Espainia plazako bildumagileen azokarako lizentzia eskatzea

Lizentzia lortzea bilduma-gaiak trukatu, erakutsi eta saltzeko, igandeetan, Espainia plazan.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

2019. urtea: urtarrilaren 21etik otsailaren 1era.

Betebeharrak

  • Adinez nagusia izatea. Pertsona juridikoak izanez gero, legez eratuta egotea.
  • Administrazio publikoen aurrean jarduteko gaitasuna izatea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarri bezala.
  • Europar Batasunaz kanpokoak badira, egoitza-baimena eta norberaren konturako lan-baimena (sozietate kooperatiboetako kideak badira, besteren konturako lan-baimena) izan beharko dute.
  • Salgaiek bete beharreko araubideak xedatutako baldintzak eta betekizunak betetzea.
  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea (ofizioz egiaztatuko da).

Dokumentazioa

  • Eskabidea-Zinpeko aitorpena pdf. Eskatzaileek gehienez ere 3 toki hautatu ahal, erantsitako planoa pdf kontuan hartuta eta eskaera-orrian markatuko dituzte saltoki-zenbakiak nahi dutenaren arabera.
  • Baimena eskatzen duen pertsonaren nortasun-agiriaren fotokopia, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, lan-baimena eta egoitza-baimena indarrean direlarik, atzerritarren arloan legeak dioenarekin bat.
  • Merkaturatuko diren produktuen oinarrizko azalpena eta produktu horien argazkiak.
  • 2.f oinarrien atalean adierazitako objektuen kasuan, memoria bat gehitu beharko da, non azalduko den objektu horiek bilduma gisa gordetzeko duten balorea.

Zenbatekoa

Izapidetzea

Eskabideak
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.
Lizentziak jasoteza

Oharrak

  • Pertsona bakoitzeko eskabide bat bakarra onartuko da.
  • Otsailaren 22tik aurrera jendaurrean jarrita egongo dira esleipendunen zerrendak, 010 argibide telefonoan ( 945 16 11 00 Gasteiztik kanpotik deituz gero) zein udalaren web orrian, www.vitoria-gasteiz.org, ere eskuratu ahal izango da informazioa.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.