Aparkalekua aldi baterako erreserbatzeko baimena

Aparkatzeko erreserba edo geldialdi zama-hustuketaren abantaila bereziengatik sortarazten diren bide publikoaren ustiaketa berezietarako baimena lortzea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Izapidetzea

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria.
  • Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.
  • Baimena lortzeko, indarrean dagoen Gasteizko ordenantza fiskal (7.4) eta prezio publikoetan ezarritako kopurua, tasa moduan, ordaintzea beharrezkoa da.

Izapidetzea

Online izapidetzea

Atención online Eskabidea egin.

Atención online Eskabidea kontsultatu edo osatu, dokumentazioa gehitu edo zuzendu, bertan behera utzi.

Zuzeneko izapidetzea
Epostaz
Faxen bidez
  • Eskaerak bidali behar dira 945161581 zenbakira faxen bidez.

Oharrak

  • Erreserbatu nahi den denbora-tartea hasi baino 48 lanordu lehenago aurkeztu beharko da eskaera, gutxienez.
  • R-307 (gelditzea eta aparkatzea debekatuta) eta R-308 (aparkatzea debekatuta) seinaleak interesatuek jarri beharko dituzte gutxienez 24 ordu lehenago. Seinale hauetan baimenaren fotokopia bana jarri beharko da.
  • Udaltzaingoak esandakoak bete beharko dira uneoro.
  • Baimenean agindutako baldintzak betetzen ez badira, udaltzainek baimena eten dezakete, zehapen-espedientea irekitzeko aukerari kalterik egin gabe.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.