Euskara ikasteko diru laguntzak

Euskara ikasteko laguntzak ematea. 2019ko uztailetik 2020ko ekainera bitartean egiten diren ikastaroetarako emango dira diru-laguntzak.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

2020ko uztailaren 31ra arte.

Betebeharrak

  • 16 urte baino gehiago edukitzea.
  • Ikastaroa hasi baino urtebete lehenagotik eta ikastaroak dirauen bitartean Vitoria-Gasteizko udalerrian erroldaturik egotea.
  • HABEk onetsitako zentroetako batean matrikulatuta egotea.
  • Aukeratutako ikastaroa (euskaltegikoa edo autoikaskuntzakoa) HABEk homologatutakoa izatea.
  • Ikasturteko azterketak gainditzea.
Programa ARRUNTA

Herritarrei, oro har, zuzendutakoa:

Programa BEREZIA

Gurasoei, aisialdiko begirale eta zuzendariei eta eskola kiroleko entrenatzaile, epaile, zuzendari eta begiraleei horretarako ikasketak egiten ari direnei zuzendutakoak. Eskakizun hauetakoren bat bete beharko dute:

  • 2012tik aurrera (urte hori barne) jaiotako haur baten aita, ama edo tutorea izatea.
  • Ikasturtean aisialdiko begirale edo edo zuzendari, edo eskola kiroleko entrenatzaile, begirale edo zuzendari gisa lanean jardutea.
  • Aipatutako titulazioetako ikasketak burutzen aritzea ikasturtean zehar.

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea Documento Word
  • Eskabide orria zehatza Documento Word
  • Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
  • Ikastetxearen egiaztagiria ikastaroaren ezaugarriekin eta lortutako emaitzekin. Barnetegian ikasten bada, matrikularen gastuak bereizi egin beharko dira: irakaskuntza, alde batetik; eta ostatu eta mantenu gastuak, bestetik.
  • Egindako banku ordainketa guztien ordezkagiriak.
  • Beste erakunde batzuei eskatutako diru laguntzei buruzko adierazpena edo diru laguntzen kopurua.
Programa ARRUNTerako aurkeztu behar diren agiriak:
  • Errenta aitorpenaren fotokopia. (Ikus deialdi honetarako agiririk egokiena aukeratzeko).
Programa BEREZIrako aurkeztu behar diren agiriak:
  • Eskabidea gurasoentzako programaren barruan aurkezten badute:
    • Familia liburuaren fotokopia.
  • Eskabidea begirale edo entrenatzaileen programan aurkezten badute, honako agirietako bat aurkeztu beharko dute:
    • Aipatutako titulazioetako ikasketak burutzen ari dela adierazten duen matrikularen egiaztagiria.
    • Begirale, entrenatzaile edo zuznedari titulua eta enpresaren edo erakunde ofizialaren egiaztagiria.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.