Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal baimena eskuratzea

Udal agintaritzak arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat jotakoak edukitzeko baimena eskuratzea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia |Izapidetzea

Betebeharrak

  • Vitoria-Gasteizko Udalerrian erroldatuta egotea.
  • Adinduna izatea.
  • Hilketa, lesio edo tortura delituengatik kondenatua ez izana, edo askatasunaren nahiz osotasun moralaren, sexu-askatasunaren edo osasun-publikoaren kontrakoengatik, edo talde armatu edo narkotrafikatzaile batekin elkartzeagatik, eta ebazpen judiziala dela medio arriskutsu izan daitezkeen txakurrak edukitzeko eskubidea kendu ez izana.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitako zigor larri edo oso larririk jaso ez izana.
  • Arriskutsu izan daitezkeen animaliak eduki ahal izateko ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa edukitzea.

Dokumentazioa

  • Lizentzia eskabidea pdf
  • Eskatzailearen NANa.
  • Eskatzailearen koloretako bi argazki, duela gutxi egindakoak eta agiri tamainakoak.
  • Zigor aurrekarien ziurtagiria eskatzeko baimena Documento Word
  • Ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa egiaztatzeko ziurtagiria, mediku-azterketak egiteko zentro baimendu batek lizentzia eskatu aurreko hiru hilabeteen barruan emana.
  • Zinpeko aitorpena pdf, arau-hauste larri edo oso larri batengatik Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. paragrafoko zigor osagarrietakoren bat ez dela jaso adierazten duena. Nolanahi ere, lizentzia aldi baterako kendu izanak ez du galaraziko hura berriro eskuratzea edo berritzea, baldin eta horretarako eskabidea egiten denerako osorik bete bada lehendik jarritako zigor hori.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantzaren arabera (6.13 atala).

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Oharrak

  • Interesdunak eskatu beharko du administrazio-lizentzia eman edo berritzeko, eta bost urteko indarraldia izango du horrek. Ondoren, beste horrenbesterako berritu ahal izango da, aldiko; berritzen den bakoitzean, agiri guztiak aurkeztu beharko dira berriro.
  • Lizentzian ageri diren datuetako edozein aldatzen bada, horren berri eman beharko du titularrak, 15 eguneko epean, aldaketa gertatzen den egunetik kontatzen hasita.
  • Horrelako animaliaren bat lizentziarik gabe edukitzea oso arau-hauste larritzat joko da, aipatutako araudiekin bat etorriz, eta 2.404,05 eta 15.025,30 euro bitarteko isuna ezarri ahalko da.
  • Gizakiak edo beste animalia batzuk hiltzeko edo gauzei kalteak eragiteko ahalmena duten espezie edo arrazetako animaliak jotzen dira arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat; txakurren artean, arraza hauetakoak: pit bull terrier, staffordshire bull terrier, american staffodshire terrier, rottweiler, dogo argentinarra, fila brasildarra, tosa inu, akita inu eta horien gurutzaketak, bai eta aurretik animaliak nahiz pertsonei eraso egin dieten txakurrak, edo izaera oldarkor nabarmena erakusten dutenak. Basatiak izan arren etxe-abere gisa etxeetan edo esparru pribatuetan gatibu daudenak ere joko dira arriskutsu izan daitezkeen animaliatzat.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.