Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan izena ematea

Udal agintaritzak arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat jotakoak erregistratzea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Betebeharrak

Txakurren kasuan, mikrotxiparen bitartezko identifikazio elektronikoa izatea.

Dokumentazioa

  • Izena emateko eskaera.
  • Eskatzailearen NANa.
  • Dagokion administrazioaren erabakia, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia ematekoa.
  • Erantzukizun zibilaren aseguru-poliza. Animaliak eragin lezakeen erantzukizunari aurre egiteko, animalia beste pertsona bati zaintzeko utzi bazaio ere; 120.000 eurotik gorako estaldura izan beharko du. Aseguru-ziurtagiria.
  • Poliza horren ordainagiria.
  • Animaliaren osasun-txartela.
  • Albaitari-agiria, berriki emana, animaliaren osasun egoera ziurtatzen duena.
  • Txakurraren espeziea erregistratzeko orria.
  • Zinpeko aitorpena, arau-hauste larri edo oso larri batengatik Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. paragrafoko zigor osagarrietakoren bat ez dela jaso adierazten duena.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Azoka, ingurumen, osasun orokor, laborategi, analisi kimiko eta antzekoetako ikuskaritzari loturiko zerbitzuak emateagatiko tasaren indarreko arauaren arabera.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

San Martineko bulegoetan.

Oharrak

  • Legeak ezartzen ditu arriskutsuak izan daitezkeen animalien ezaugarriak, bai itxian, etxeetan edo esparru pribatuetan, bizi den basa-faunari dagozkionak, bai etxe-abereei dagozkienak, haien ezaugarri morfologikoengatik, oldarkortasunagatik edo izaeragatik pertsonen segurtasunerako mehatxua izan baitaitezke.
  • Gizakiak edo beste animalia batzuk hiltzeko edo gauzei kalteak eragiteko ahalmena duten espezie edo arrazetako animaliak jotzen dira arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat; txakurren artean, arraza hauetakoak: pit bull terrier, staffordshire bull terrier, american staffodshire terrier, rottweiler, dogo argentinarra, fila brasildarra, tosa inu, akita inu eta horien gurutzaketak, bai eta aurretik animaliak nahiz pertsonei eraso egin dieten txakurrak, edo izaera oldarkor nabarmena erakusten dutenak.
  • Animalia saldu, eman, lapurtu, hil edo galduz gero, udal erregistroan jakinarazi beharko da, erregistro-orrian jaso dezaten.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.