Sozietate-egoiliarrentzako TAO txartela

Ohiko gidariari sozietate baten ibilgailua aparkatzeko baimena ematea, egoiliar gisa dagokion TAO eremuan. Ezinbestekoa da banku-helbideratzea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Online izapidetzea Online izapidetzea.

Betebeharrak

  • Autoak ibilgailuen erroldan alta emanda egon behar du.
  • Txartela zein TAO eremutarako eskatzen duen, hartan erroldatuta egon beharko du eskatzaileak.
  • Autoaren jabeak sozietatea izan beharko du.
  • Ibilgailuaren ohiko gidari bezala agertu beharko du eskatzaileak aseguru polizan. Aseguru poliza eta horren ordainagiria aurkeztu beharko ditu. (Jatorrizkoak).

Dokumentazioa

  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena (jatorrizkoa).
  • Txartela noren izenean ematen den, horren identifikazio agiriaren jatorrizkoa edo kopia (NAN, egoitza txartela, atzerritarraren identifikazio zenbakia edo pasaportea).
  • Ibilgailuaren aseguru-poliza (jatorrizkoa) eta polizaren ordainagiria; txartela noren izenean ematen den, hura agertu beharko da ohiko gidari gisa polizan.
  • Interesdunaren kontu zenbakia ageri den banku agiria, txartelaren zenbatekoa bertan kargatzeko. Banku-helbideratzea ezinbesteko baldintza da.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen hiriko trafikoa eta ibilgailuen aparkamenduaren arauketa eta kontrolatzeko tasa arautzen duen ordenantza (7.6 atala).
Ezinbestekoa da banku-helbideratzea.

Araudia

Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) arautzen duen ordenantza.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.