Elkarteen Etxeetako lokalak egoitza gisa erabiltzeko nahiz bertako armairuak erabiltzeko eskabidea

Gasteizko Udalaren ekipamenduak dira elkarteen etxeak, eta irabazi-asmorik gabeko gizarte, kultura edo hezkuntza erakundeen eskueran jartzen ditu Udalak. Elkarteentzako baliabide eta lokal egokiak eskaintzen dituzte, horiek beren jarduerak gauza ditzaten.

Lau urtean behin deialdi publikoa egiten da, elkarteei, elkarteen federazioei eta fundazioei zuzendua, elkarteen etxeetako lokalen erabilera jarraitua baimentzeko eta armairutxoak esleitzeko.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak | Oharrak

Epea

  • 2019. urtea: oinarri hauen deialdiri dagokion testu zatia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunean (ALAHO, 90 zk. 2019ko abuztuaren 7a) irekiko da, eta 2019ko urriaren 18ra arte egongo da irekita (egun hori ere barne)

Nork

  • Helbide soziala edo delegazioa Gasteizen duten Erakundeak, gizarte, kultura edo hezkuntza alorrekin lotutako helburu eta jarduerak badituzte.

Betebeharrak

  • Kasuan kasuko erregistroetan izena emanda egotea.
  • Aretoa erabiltzeko baldintzak eta elkarteen etxean indarrean diren erabilera eta elkarbizitza arauak onartzea, erakunde eskatzailearen legezko ordezkariak sinatutako konpromisoaren bitartez.
  • Deialdiaren oinarrien 5. atalean eskatzen diren agiriak aurkeztea, behar bezala beteta.
  • Jabetzan aretorik ez edukitzea.
  • Antolakuntza, teknika eta finantza bideragarritasuna izatea aurkeztutako proiektua garatzeko, elkarteen etxeen baliabideak kontuan izanik.

Erakunde guztiek aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide-orria: I. eranskina pdf -
  • Memoria eta proiektua, II. eranskina pdf
  • Jarduera mota eta eremuaren premiak, III. Eranskina pdf
  • Erakundearen estatutuak edo funtzionamendu arauak, eta hura eratu zen urtea.
  • Kasuan kasuko erregistroetan izena emanda egotearen ziurtagiria.
  • Eskatutako lekuaren beharra justifikatzea, arrazoiak eta zertarakoa azalduz.
  • Legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, erakundeak jabetzan aretorik ez duela adierazten duena.
  • 2018. urteko balantze ekonomikoa.

Berariazko agiriak

Elkarteek
  • Elkartearen legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena. Bertan, Bazkideen Erregistro Liburuan ageri den kide kopurua adierazten duena.
Elkarte federazioek
  • Legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, federazioaren barruan zenbat elkarte dagoen adierazten duena.
Fundazioek
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan urteko kontuak aurkeztu ez dituzten fundazioen zerrendan ez dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • Patronatuaren edo horretarako eskumena duten patronatuko kideen zinpeko aitorpena. Bertan argi eta garbi adierazi beharko da fundazioak ez duela parte hartzen merkataritza-sozietateetan.

Araudia

Izapidetzea

Aurrez aurre

Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Baimenak bi urteko iraupena izango dute eta 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira zenbatzen. Dena den, baimena beste bi urtez luzatu ahal izango da, lau urtera arte gehienez

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzura jo daiteke, 945 161687 telefonoa, baita 010 informazio-telefonora ere (945 16 11 00).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.