Diru-sarrerak itzultzeko eskaera

Zerga, tasa, prezio publiko edo isunen alorrean Udalak egindako okerreko diru-sarrerak itzultzea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Okerreko diru-sarrerak itzultzeko eskubidea duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Epea

  • Zerga, tasa eta prezio publikoetarako lau urte.
  • Gainontzekoetarako (isunak...) urtebete.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Dirua itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten agiriak. Ibilgailuen behin betiko baja edo lapurretengatik itzuli beharrekoetan, bajaren egiaztagiria erantsi behar da.
  • Zorra ordaindu izanaren egiaztagiri edo ordainagiria.
  • Diru-sarrera zein kontu zenbakitan sartzea nahi den adieraztea.

Araudia

Zerga eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrera lokalen kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorra.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, San Martineko Udal Bulegoetannahiz 010 eta 945.161.100 (Gasteiztik kanpo deituz gero). argibideetarako telefonoetan eska ditzakezu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.