Krispiñako ur zikinen araztegian zisternak husteko baimena

Etxeetako hondakin-urak jasotzen dituzten hobi septiko edo biltegietako hondakinak daramatzaten zisternak Krispiñako ur zikinen araztegian husteko baimena lortzea.

Dokumentazioa | Araudia | Izapidetza

Nork

Araba lurralde historikoko udal, mankomunitate eta koadrilak, eta lurralde berean kokatuta dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

Dokumentazioa

  • Eskabide Orria.
  • Hobi septiko edo biltegiaren kokalekua.
  • Hondakinen ezaugarriak; zehazki, urteko bolumena eta zenbatean behin hustu behar diren.
  • Hondakinaren analisia, etxeetako ur zikinen parekotzat jotzerik ez badago. Udal laborategiak, AMVISAko laborategiak edo horretarako gaituta dagoen beste edozein laborategik egin ahal izango du, kostuak eskatzailearen kontura direla.
  • Hobi septiko edo biltegian jasotako ur zikina sortu duten jarduera-motak, eta, izan badute, zein arazte tratamendu eman zaien.
  • Hobi septiko edo tratamendu-plantara isurtzen duen saneamendu-sarearen plano orokorra edo eskema.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantzaren arabera (6.8 atala).

Araudia

Izapidetzea

Oharrak

  • Etxeetako hondakin-urak baino jasotzen ez dituzten hobi septiko eta biltegietako hondakinak oro onartu ahal izango dira.
  • Etxeetako ur zikinez gain industrietan sortutako bestelako hondakinik ere jasotzen duten hobi septiko edo biltegien kasuan, honako hauek baliatuko dira kutsatuta egon litezkeen etxeetakoez bestelako hondakinak onartzeko balioespen irizpidetzat: bai % 90etik gorako biodegradagarritasuna, bai zisternaren baitako kutsaduraren erabateko geldotasuna.
  • Ez da onartuko ez bere osaera dela-eta industria-hondakin soiltzat jotzen den isurkinik, ez ur zikinen araztegiko arazte prozesuak galaraz ditzakeenik.
  • Hobi septikoetatik ekarriak direlarik isurkinak, laginean ageri den guztizko nitrogeno-kontzentrazioa aintzat hartuko da karga kutsatzailea kalkulatzeko, betiere.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.