Bizi agiria eta bizileku ziurtagiria

Atzerritik pentsioak kobratu ahal izateko, pertsona interesatua bizirik dagoela eta orain duen bizilekua egiaztatzea.

Dokumentazioa | Izapidetzea

Nork

Interesdunek.

Dokumentazioa

  • Nortasun agiri originala, NANa, Egoitza-baimena, ANZa, Pasaportea.
  • Kasu bakoitzean aurkeztu behar den inprimakia.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora 945 16 11 00 deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.