Elkarteei materiala mailegatzea

Mailegu zerbitzua erabiltzea ikus-entzunezko materiala, material informatikoa eta altzariak alokatzeko, elkartze jarduera garatzeko.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Vitoria-Gasteizko irabazteko asmorik gabeko elkarteek, EAEko Elkarteen Erregistroan izena eman duten.

Epea

  • Erreserbak eta fidantzaren ordainketak materiala hartu baino bi egun lehenago egin behar dira gutxienez (astelehenetik ostiralera), eta erreserba bertan behera uzteko ere epe hori bete behar da.
  • Erreserba bi eguneko epe hori baino lehenago uzten bada bertan behera, erabiltzeagatiko bi eguneko alokairuari dagokion zenbatekoa kenduko zaio fidantzari.

Elkarteei materiala mailegatzeko zerbitzua abuztuan itxita izango da.

Dokumentazioa

  • Eskaera orria.
  • Elkartearen banku kontua, bermea itzultzeko.
  • Materiala jasotzeko nahitaezkoa da ordainagiria aurkeztea.
  • Maileguaren erantzukizuna hartzen duen pertsonaren NANaren kopia.

Zenbatekoa

Erabiltzeko unean indarrean dagoen araudia aplikatuko da. Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen Araudia (8.7 atala).

Araudia

Izapidetzea

Mailegu-zerbitzuaren ordutegia:

  • Astelehena, Osteguna eta Ostirala: 9:30-13:30 eta 17:30-19:30.
  • Asteartea eta Asteazkena: 8:30-14:30.
Zuzeneko izapidetzea

Rogelia de Álvaro Elkarteen Etxean, Panama kalea z.g.

Telefono bidezko izapidetzea

945 27 15 68 / 618 42 76 20 telefonotara deitu.

Posta elektroniko bidezko izapidetzea

Bete eskaera orria eta bidali hurrengo posta elektronikora: prestamos.asociaciones@vitoria-gasteiz.org.

Oharra

  • Bermea maileguarekin batera ordainduko da.
  • Rogelia de Álvaro elkarteen etxean (Panama kalea z.g.) jaso eta itzuli behar dira materialak.
  • Erduk eskubide du materiala uzteko gehieneko egun kopurua mugatzea. Orobat, eskubide du materiala behar bezala zaintzen ez duten, arau eta prozedura hauek betetzen ez dituzten edota materiala eskatzean gezurrezko datuak ematen dituzten elkarteei materialaren erabilera mugatzea.
  • Errentariaren betebeharra da materiala erabiltzeagatik jartzen zaizkion isun edo zigor mota guztiak (baita erantzukizun zibilekoak, judizialekoak eta administratibokoak ere) ordaintzea.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.