Gasteizko udalerrian etxebizitzak eta bizitegietako eraikinak birgaitzeko laguntzak. 2018ko ekitaldia

2018ko uztailan argitaratu dira ALAHOn Gasteizko udalerrian 2018an etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko arauak.

Araudi honen bitartez, 21 Zabalgunea udal hirigintza elkarteak arautu egiten ditu laguntza ekonomikoak emateko prozedura eta baldintzak, Gasteizko udalerrian 2018ko ekitaldian etxebizitzak eta bizitegietarako eraikinak birgaitzeko ekintzak sustatzearren.

Araudi honetan jasotako laguntzek izaera finalista dute, eta ematea justifikatu duten birgaitze lanak finantzatzeko baino ezin izango dira erabili. Gainera, laguntzek interesik gabeko hipoteka maileguen izaera izango dute. Mailegua benetan ematen denetik hamar urteko epearen barruan etxebizitza irabaziekin eskualdatzen bada, itzuli egin beharko dira; epe horretan etxebizitza edo lokalaren jabetza mantentzen bada, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzatzat joko dira automatikoki.

Arau | Dokumentazioa | Izapideak

Araudia

Dokumentazioa

  • Jabekideen erkidegoko obrak
  • Obra amaierako ziurtagiriaren eskabidea, erkidegoaren ordezkariak obra amaitzean aurkeztuta, eta dagozkion agiriak. Obren amaiera egiaztatzeko eskaera (pdf). Obraren azken kostua hasierako aurrekontua baino % 5 txikiagoa bada, edo hura baino % 10 garestiagoa (edo gehiago), bi aurrekontuak alderatzeko taula bat aurkeztuko da, prezio unitarioak eta neurketak adierazita ereduaren arabera (pdf).
  • Obra partikularrak:
    • Obra egiteko laguntza-eskabidea eta dagozkion agiriak. Obra pribaturako diru laguntza eskaera (pdf).
    • Obra amaierako ziurtagiriaren eskabidea, erkidegoaren ordezkariak obra amaitzean aurkeztuta, eta dagozkion agiriak. Obren amaiera egiaztatzeko eskaera (pdf). Obraren azken kostua hasierako aurrekontua baino % 5 txikiagoa bada, edo hura baino % 10 garestiagoa (edo gehiago), bi aurrekontuak alderatzeko taula bat aurkeztuko da, prezio unitarioak eta neurketak adierazita ereduaren arabera (pdf).
  • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) egitea:

Izapideak

Aurrez aurre

Izapide honi buruzko edozein argibide behar baduzu, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo deitu argibideetarako 010 (945 16 11 00) telefonora.

Agiriak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bidez.

Ematen dituzun datu pertsonalak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero –norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo beharko duzu.