Kirol erakundeei jolas eta kirol jarduerak bideratzen laguntzeko diru-laguntzak

Gasteizko udalerrian egingo diren edo bertako herritarrek parte hartzeko izango diren jolas eta kirol jardueren antolaketa eta garapena sustatzeko diru-laguntzak ematea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea | Oharrak

Nork

  • Irabazi asmorik ez duten kirol erakundeek.
  • Beren jardunaren ezaugarriak direla eta oinarriekin bat datozen irabazi asmorik gabeko erakundeek, baldin eta legez eratuta eta erregistratuta badaude.

Epea

  • 2020. urtea: abuztuaren 31ra arte (2020ko uztailaren 31, 86 zk. ALHAO)

Documentación

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoak

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.