Nazioarteko Gazte Txartela (GO 25) edo IYTC (Internacional Youth Travel Card)

Beherapenak mundu osoko garraio, ostatu, museo, antzoki, hizkuntza-ikastaro, ikasketa eta kultura-ekintzetan.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Izapidetzea

Nork

14 eta 25 urte bitarteko gazteak.

Betebeharrak

  • 14 eta 25 urte bitarteko adina izatea.
  • Tasa ordaintzea.

Dokumentazioa

  • NANa edo Pasaportea.
  • Argazki bat.
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

Izapidetzea eta informazioa

Zuzeneko izapidetzea

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMIJ).

Online izapidetzea

www.isic.es/gaztea(Beste leiho batean irekiko da)

Oharrak

  • Txartelak urtebeterako balio du.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.