Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC)

Beherapenak garraio, ostatu, museo, antzoki eta hizkuntza-ikastaroetan, eta "International Student Travel Confederation"ek eskaintzen dituen abantailak.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Izapidetzea

Nork

Unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako, eskola ofizialetako eta ofizialki onartutako beste zentro batzuetako ikasleak.

Betebeharrak

  • 12 urte baino gehiago izatea.
  • Tasa ordaintzea.
  • Ofizialki onartutako zentroetan matrikulatuta egotea. (Euskaltegien eta Hizkuntza Eskola Ofizialaren kasuan, gutxienez astean 15 ordurako matrikulatuta egotea).

Dokumentazioa

  • NANa edo pasaportea.
  • Argazki bat.
  • Ikastetxe ofizial batean ikasturte oso bat egiten ari zarela egiaztatzen duen matrikula-agiria edo ziurtagiria aurkeztea.
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

Izapidetzea eta informazioa

Zuzeneko izapidetzea

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMIJ).

Online izapidetzea

www.isic.es/estudiante/(Beste leiho batean irekiko da)

Oharrak

  • Txartelak urtebeterako balio du.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.