Hautatze probetan izena ematea
Gasteizko Udalak deitutako hautatze prozesuetarako izena emateko eskabidea.
Araudia | FAQs | Izapidetzea
Araudia
- 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.
- 6-1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena.
- 16-1997 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6-1989 Legea aldatzen duena.
- Hautaketa prozesuetan laguntza ordaintzeko ebazpena.
- Behin-betiko udal langileen aldi baterako parte hartzekoari burruzko ebazpena.
Zenbatekoa
Indarrean dagoen Azterketak egiteko ordaindu beharreko tasa arautzeko Ordenantza Fiskalak (7.13 epigrafea) zehaztutakoaren arabera.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.
Arduratzen den atala: Funtzio Publikoaren Saila.
Telefono bidezko izapidetzea
Herritarrentzako Arreta: 010 (945 16 11 00 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Izena eman ondoren, horren egiaztagiria eta dagokion ordainagiria jasoko dituzu etxean; deialdiaren oinarrietan ezarritako epean ordaindu beharko duzu hori.
Online izapidetzea
Hautatze probetan esku hartzeko eskaera zerbitzua bidez.
Oharrak
Lan eskaintzei buruzko iragarkiak leku hauetan plazaratzen dira:
- Udalaren iragarki taula.
- Hedabideak (prentsa eta irratia).
- Aldizkari ofizialak (karrerako funtzionario izateko deialdiak).
- Udal webgunean - "Udalaren enplegu eskaintza" atalean.
Halaber, informazio buletin elektroniko baten bitartez jakinarazten dira Gasteizko Udalak egiten dituen enplegu eskaintza publikoei buruzko argibideak. Nahi baduzu, argitalpen digital horren harpidetza egin dezakezu, posta elektronikoko helbide honetara eskatuz (izen osoa eta NAN zenbakia zehaztu behar dira): seleccpersonal02@vitoria-gasteiz.org.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.