Merkatarientzako TAO txartela

Ibilgailua aparkatzeko baimena ematea, merkataritza establezimenduaren kokepanaren arabera dagokion TAO eremuan. Ezinbestekoa da banku-helbideratzea.

Eskabidearen indarraldia mugagabea da, baldintzak betetzen diren bitartean, Udalera baja eskatu eta TAO txartela iztuli ezean.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Online izapidetzea Online izapidetzen hasi.

Betebeharrak

  • Ibilgailuak jardueraren titularraren izenean egon beharko du, eta 3.000 kg-tik beherako zama erabilgarria (*) eduki, eta zirkulazio baimeneko helbideak txartela eskatzen deneko TAO eremuaren baitan egon beharko du.
  • Jarduerak enpresa jarduera (**) izan beharko du, eta TAO eremu baten baitan egon.
  • Jarduera bakoitzeko gehienez ere lau txartel emango dira.
  • Ordainketa hauek eginak izan beharko ditu:
    • Gasteizko Udalaren Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren azken ordainagiria.
    • Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren azken ordainagiria.
    • Txartela zein urtetarako eskatzen duen, horri dagokion tasa, baita aurreko urtekoa ere, txartela eman bazitzaion.

(*)Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren erroldan ageri bezala.
(**) Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tarifaren arabera (Lehen atala).

Dokumentazioa

  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena (jatorrizkoa), establezimenduaren helbidea dagokion TAO eremuan dagoelarik.
  • Txartela noren izenean ematen den, horren identifikazio agiriaren jatorrizkoa edo kopia (NAN, egoitza txartela, atzerritarraren identifikazio zenbakia edo pasaportea).
  • Ekonomi Jardueren gaineko Zergari dagokion alta-ziurtagiria.
  • Interesdunaren kontu zenbakia ageri den banku agiria, txartelaren zenbatekoa bertan kargatzeko. Banku-helbideratzea ezinbesteko baldintza da.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen hiriko trafikoa eta ibilgailuen aparkamenduaren arauketa eta kontrolatzeko tasa arautzen duen ordenantzaren arabera (7.6 atala).
Ezinbestekoa da banku-helbideratzea.

Araudia

Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantza.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Oharrak

Arabako Probintziako Trafikoko Buruzagitzan aldatu beharko da (Gasteiz hiribidea 13, 1.a) zirkulazio-baimenaren helbidea.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.