Udal Erroldan alta ematea

Udalerri honetako Biztanleen Erroldan alta ematea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Betebeharrak

  • Alta eskatzen duen pertsonaren nortasuna egiaztatzea.
  • Bizilekua Gasteizko udalerrian izatea.

Dokumentazioa

Nortasuna egiaztatzeko
  • 14 urtetik gorakoek agiri hau aurkeztu beharko dute: indarrean den identifikazio agiri baten jatorrizkoa (NAN, egoitza txartela, atzerritarraren identifikazio zenbakia edo pasaportea).
  • 14 urtetik beherakoek agiri hau aurkeztu beharko dute: indarrean den identifikazio agiri baten jatorrizkoa (NAN, egoitza txartela, atzerritarraren identifikazio zenbakia edo pasaportea) edo famili liburua.
  • Izapidearekin zerikusia duten pertsona guztiek identifikatu beharra izango dute.
Bizilekua egiaztatzeko
  • Etxebizitzaren jabetza-eskubidearen titularrek:
    • Etxebizitzaren jabetza-titulua (eskritura publikoak, Erregistroko ohar soila, etxebizitzaren gaineko eskubidea ezagutzen duten epaiak...).
  • Etxebizitza oso baten alokairu-eskubidearen titularrek:
    • Alokairu kontratua, indarrean.
    • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
    • Kontratuaren hasiera-data hilabete bat baino lehenagokoa bada, azken hilekoaren ordainagiria erantsiko da.
  • Gela baten alokairu-eskubidearen titularrek:
    • Alokairu kontratua, indarrean.
    • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
    • Kontratuaren hasiera-data hilabete bat baino lehenagokoa bada, azken hilekoaren ordainagiria erantsiko da.
  • Etxebizitza edo gela baten berralokairu-eskubidearen titularrek:
    • Alokairu kontratua, indarrean.
    • Berralokairu kontratua, indarrean.
    • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
    • Kontratuaren hasiera-data hilabete bat baino lehenagokoa bada, azken hilekoaren ordainagiria erantsiko da.
    • Jabeen eta alokatzaileen baterako zinpeko aitorpena. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin.
  • Erabilera lagapena edo kosturik gabeko kontratuaren kasuan:
    • Titularraren erantzukizunpeko aitorpena.
    • Aitorpen egilearen Nortasun Agiria.
    • Etxebizitzaren okupazio-eskubidea egiaztatzen duen agiria.
    • Lagapen-hartzailearen Nortasun Agiria.
    • Erabilera lagapenaren edo kontratuaren hasiera-data hilabete bat baino lehenagokoa bada, etxebizitzaren gastu orokorren ordainagiria edo etxebizitzaren titularraren ziurtagiria indarrean.
  • Etxebizitza baten okupazio-eskubideren baten titularra izan ezean, etxebizitzan erroldatuta dagoen pertsona baten GONBITA beharko da erroldatu ahal izateko.
    • Gonbidatzailea erroldatutako jabea bada:
      • Jabearen zinpeko aitorpena, berak sinatuta. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin, eta behar bezala identifikatuta.
    • Gonbidatzailea erroldatutako alokatzailea bada:
      • Alokairu kontratua, indarrean.
      • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
      • Alokatzailearen zinpeko aitorpena, berak sinatuta. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin, eta behar bezala identifikatuta.
    • Gonbidatzailea erroldatutakoberralokatzailea bada:
      • Alokairu kontratua, indarrean.
      • Berralokairu kontratua, indarrean.
      • Ordezkari batek sinatutako kontratuen kasuan, zuzenbidean baliozkoa den moduren batez egiaztatu beharko da ordezkaritza: notario-ahalordea, notarioak sinatutako dokumentu pribatua, edo interesdunak berak bertaraturik egindako deklarazioa.
      • Berralokatzailearen zinpeko aitorpena, berak sinatuta. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin, eta behar bezala identifikatuta.
      • Jabearen eta alokatzailearen baterako zinpeko aitorpena, denek sinatuta. Tartean diren pertsonek berek joan beharko dute herritarrei laguntzeko bulego batera aitorpena aurkeztera, elkarrekin, eta behar bezala identifikatuta.
Beste agiri batzuk
  • Emantzipatu gabeko adingabeak gurasoetako batekin bakarrik erroldatzeko, zaintza eta babesa egiaztatu beharko da, epai ebazpenez edo familia liburua erakutsiz, edo gurasoaren erantzukizun adierazpena.
  • Emantzipatu gabeko adingabeak hirugarrenekin erroldatzeko, haren tutoreen berariazko baimena aurkeztu beharko da.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Oharrak

  • 16 urtetik gorakoek beren izenean eta beren burua ordezkatuz jardungo dute.
  • Ez da ordezkaritzarik onartutako, 16 urtetik beherakoentzat izan ezik.
  • Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritartasuna dutenek botoa emateko asmoari buruzko agiria sinatu beharko dute.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.