Etxebizitza, areto, denda, bulego, industria eta abarren ur horniduran baja ematea

Kontratuaren amaiera.

Nork

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek.

Baldintzak

  • Kontagailuaren irakurketa, azken kontsumoa likidatzeko. Baja aurkeztean ordaindu beharko da.
  • Ordaindu gabeko ordainagiririk izanez gero ezingo da baja eman.

Dokumentazioa

  • Alta emateko kontratuaren jatorrizkoa, hura egiteko jarri zen gordailua berreskuratzearren.

AMVISAk bestelako agiri osagarriak eskatzerik izango du, tramitea zuzen burutzeko beharrezkoa bada.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen Urez hornitu eta ur zikinak garbitzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzak (6.7 epigrafea) ezarritakoa.

Izapidetzea

zuzeneko izapidetzea.

Ebazteko epeak

Araudia

Arduratzen den atala

AMVISA.

Izapidetzearen inguruko argibiderik nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara edo AMVISAra jo dezakezu, edo 010 zein 945161100 informazio telefonoetara AMVISAren telefonora (945161000) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.