Areto, denda, bulego, industria eta abarren ur horniduran alta ematea

Urez hornitzeko alta kontratua formalizatzea.

Nork

Pertsona fisiko edo juridiko interesdunek, etxebizitza baliatzeko zilegitasun nahikoa dutenek.

Baldintzak

  • Beste etxebizitza, areto eta abarrei dagokienez ordaindu beharrekoak egunean izatea.
  • Aretoa aurretik baliatu bada, ezingo da alta eman aurretik baja eman ez bada.

Dokumentazioa

  • Eskriturak edo higiezina baliatzeko zilegitasuna egiaztatzeko agiriak.
  • Lehen alta izanez gero, instalazio buletina, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren ordezkaritzak (Samaniego kalea, 2) ontzat emana.
  • Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren alta; halakorik ez badu, Udaleko eginbidea.
  • NAN edo IFZren jatorrizkoa edo fotokopia.
  • Ordainagiriak helbideratzeko aurrezki libretaren edo txeketegiaren jatorrizkoa edo fotokopia.
  • Kontagailua, lotune-eskubideak, bermeak eta ordainaraz daitezkeen gainerako kontzeptuak kontratua formalizatzean ordainduko dira.
  • Ezkontideetako bat hil eta alta eman behar izenez gero, beste agiri hauek:
    • Heriotza-ziurtagiria.
    • Familia liburua.
    • Aurretiazko baja tramitatzeko, kontagailuaren irakurketa.
  • Banandu edo dibortziatu ondoren alta emateko, beste agiri hauek:
    • Banaketa edo dibortzio epaia.
    • Aurretiazko baja tramitatzeko, kontagailuaren irakurketa.

AMVISAk bestelako agiri osagarriak eskatzerik izango du, tramitea zuzen burutzeko beharrezkoa bada.

Zenbatekoa

Izapidetzea

zuzeneko izapidetzea.

Ebazteko epeak

Araudia

Arduratzen den atala

AMVISA.

Izapidetzearen inguruko argibiderik nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara edo AMVISAra jo dezakezu, edo 010 zein 945161100 informazio telefonoetara AMVISAren telefonora (945161000) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.