Obretarako ur hartuneari alta ematea

Obrak urez hornitzeko alta kontratua formalizatzea.

Nork

Pertsona fisiko edo juridiko interesdunek, etxebizitza baliatzeko zilegitasun nahikoa dutenek.

Baldintzak

  • Udalaren obra lizentzia izatea.
  • Diruzaintzan dagokion bermea jarri izana.
  • Eskatzaileak gutxienez estali gabeko metro bat hodi utzi beharko du, AMVISAk hartunea egiterik izan dezan. Udal Uren enpresak "T" bat eta eteteko giltza jarriko ditu, eta gainerakoa eskatzailearen kontura joango da, bai eta hartunearen hodia jartzea ere.

Dokumentazioa

  • Udalaren obra lizentzia.
  • Udalean jarritako bermearen ziurtagiria.
  • Kokapen krokisa, AMVISAren bulego teknikoan emandakoa.
  • Instalazio buletina, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren ordezkaritzak (Samaniego kalea, 2) ontzat emana.
  • NAN edo IFZren jatorrizkoa edo fotokopia.
  • Ordainagiriak helbideratzeko aurrezki libretaren edo txeketegiaren jatorrizkoa edo fotokopia.
  • Kontagailua, lotune-eskubideak, bermeak eta ordainaraz daitezkeen gainerako kontzeptuak kontratua formalizatzean ordainduko dira.

AMVISAk bestelako agiri osagarriak eskatzerik izango du, tramitea zuzen burutzeko beharrezkoa bada.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen urez hornitu eta ur zikinak garbitzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzak ezarritakoa.

Izapidetzea

zuzeneko izapidetzea.

Ebazteko epeak

Oharrak

Higiezinak oraindik zenbakirik ez badu Eraikuntzen Zerbitzuak emango dio, obraren oinarrizko proiektua aurkeztuta.

Araudia

Arduratzen den atala

AMVISA.

Izapidetzearen inguruko argibiderik nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara edo AMVISAra jo dezakezu, edo 010 zein 945161100 informazio telefonoetara AMVISAren telefonora (945161000) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.