Lehen erabilerarako lizentzia

Dokumentazioa | Izapidetzea | Ohiko galderak

Udalak egiaztatzen du eraikitako edo eraberritutako eraikina zegokionean emandako proiektu teknikoarekin eta hirigintza lizentziarekin bat datorren.

Lizentzia obra handia bukatzen denean eskatu behar da, bai eta obra txikia bukatzen denean ere, baldin eta horretarako hirigintza lizentziak lehen erabilerarako lizentzia eduki beharra eskatzen bazuen.

Dokumentazioa

  • Gutxieneko dokumentazioa:
    • Eskabide-orria, eskatzaileak edo eskatzaileek sinatuta subrogazio kasuan.
    • Eskatzailearen edo eskatzaileen NAN/IFZ subrogazio kasuan.
    • Ordezkariaren bitartez egiten bada, ordezkariaren NAN/IFZ eta eskatzailearen ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria.
    • Obra-amaierako ziurtagiria.
  • Oro har, obra motaren arabera taulan adierazitako beste agiri hauek aurkeztu behar dira, formatu hauetako batean:
Lehen erabilerarako lizentzia tramitatzeko behar diren agiriak, obra motaren arabera
OBRA mota ERABILERA DOKUMENTAZIOA
Eraikuntza berria (NE) eta birgaitze integrala (RF) Kasu guztietan Obra amaierako ziurtagiria, ontzat emana (arkitekto edo arkitekto tekniko batek egindakoa bada, elkargo profesionalaren oniritzia baino ez da eskatzen).
Obra amaierako agiriak
: azalpen memoria, egindako lanari doitutako planoak, eta obraren azken aurrekontua (bina kopia).
Kalitate kontrolaren azken ziurtagiria
. (Lanak gauzatzeko aurrekontua > 300.000 € denean).
Obra amaierako topografia lana.
(Lerrokadura eta abarrei buruzko ordenantzaren 4. artikuluari jarraituz). Instalazio hauen azken ziurtagirien, buletinen edo zerbitzuan jartzeari buruzko dokumentuen kopiak, Eusko Jaurlaritzako Industria Lurralde Ordezkaritzak izapidetutakoak: ur-hornikuntza, elektrizitatea, gasa eta berokuntza.
Obra berriaren aitorpenaren
kopia.
Suteen
prebentziorako eta suak itzaltzeko ekipoak mantentzeko kontratuaren kopia. Zuzendaritza fakultatiboak sinatutako txostena, obran sortutako hondakinak zuzen kudeatu direla ziurtatzen duena, 112/2012 Dekretuari jarraituz, eta Ingurumen Organoak akreditatutako entitate independente batek egiaztatua.
Eraikuntza berria (NE) eta birgaitze integrala (RF) Bizileku kolektiboa, bi familiarentzat, ekoizpenerako eraikinak (atxikitako pabilioiak), hirugarren sektorekoak edo ekipamendukoak, zatiketa horizontala dutenak TAK ( telekomunikazio azpiegitura komunak) proiektuaren ziurtagiria, Arabako Telekomunikazioen Ikuskaritzako Burutzak emana.
Eraikuntza berria (NE) eta birgaitze integrala (RF) Kasuaren arabera Instalatutako jasogailu bakoitzeko, agiri hauen kopia: Administrazioarentzako zerbitzuan jartzeari buruzko dokumentazioa, CE adostasun adierazpena eta ezaugarri tekniko nagusien orria. Babes altueratik behera jarritako beira guztien segurtasunari buruzko ziurtagiria (obra zuzendariak sinatua).
Suaren kontrako ateen
suarekiko erresistentzia bermatzen duen ziurtagiria, hori eskatzen denean, eta laborategi baimendunaren homologazioa (obra zuzendariak sinatua).
Tutu lehorren
karga probaren ziurtagiria.
Babes ofizialeko etxebizitzaren behin betiko kalifikazioaren
kopia. Behar denean, etxebizitza egokituen jaregitearen egiaztagiria, administrazioko organo eskudunak emana.
Birgaitze partziala eta eraberritzea (RF) Kasu guztietan Obra amaierako ziurtagiria. (Ontzat emana 1000/2010 Errege Dekretuak eskatutakoari jarraituz). Zuzendaritza fakultatiboak sinatutako txostena, obran sortutako hondakinak zuzen kudeatu direla ziurtatzen duena, 112/2012 Dekretuari jarraituz, eta Ingurumen Organoak akreditatutako entitate independente batek egiaztatua.
Birgaitze partziala eta eraberritzea (RF) Kasuaren arabera Obra amaierako agiriak: azalpen memoria, egindako lanari doitutako planoak, eta obraren azken aurrekontua (bina kopia). (Baldin eta aldaketarik egin bada obra lizentzian onetsitako proiektuan).
Kalitate kontrolaren azken ziurtagiria
. (Lanak gauzatzeko aurrekontua > 300.000 € denean).
Obra amaierako topografia lana
. (eraikinaren inguratzailea aldatzen badu).
(Lerrokadura eta abarrei buruzko ordenantzaren 4. artikuluari jarraituz). Instalazio hauen azken ziurtagirien, buletinen edo zerbitzuan jartzeari buruzko dokumentuen kopiak, Eusko Jaurlaritzako Industria Lurralde Ordezkaritzak izapidetutakoak: ur-hornikuntza, elektrizitatea, gasa eta berokuntza.
Instalatutako jasogailu bakoitzeko, agiri hauen kopia: administrazioarentzako zerbitzuan jartzeari buruzko dokumentazioa, CE adostasun adierazpena eta ezaugarri tekniko nagusien orria.
Suteen
prebentziorako eta suak itzaltzeko ekipoak mantentzeko kontratuaren kopia. Babes altueratik behera jarritako beira guztien segurtasunari buruzko ziurtagiria (obra zuzendariak sinatua).
Suaren kontrako ateen
suarekiko erresistentzia bermatzen duen ziurtagiria, hori eskatzen denean, eta laborategi baimendunaren homologazioa (obra zuzendariak sinatua).
Eraisketak (DE) Kasu guztietan Obra amaierako ziurtagiria - Ontzat emana.
Obra amaierako agiriak
: azalpen memoria, egindako lanari doitutako planoak, eta obraren azken aurrekontua (bina kopia). (Baldin eta aldaketarik egin bada obra lizentzian onetsitako proiektuan).
Obra amaierako topografia lana
(Lerrokadura eta abarrei buruzko ordenantzaren 4. artikuluari jarraituz). Zuzendaritza fakultatiboak sinatutako txostena, obran sortutako hondakinak zuzen kudeatu direla ziurtatzen duena, 112/2012 Dekretuari jarraituz, eta Ingurumen Organoak akreditatutako entitate independente batek egiaztatua.
Instalazioak (IN) Oin berriko eraikinak edo eraikinaren birgaitze integrala Eraikuntza berrian (NE) edo birgaitze integralean (RF) aurkeztu behar diren agiri berak.
Instalazioak (IN) Aretoa egokitu edo eraberritzeko Eraberritzean (RF) aurkeztu behar diren agiri berak.
Instalazioak (IN) Lehendik zegoen eraikineko estalkian edo fatxadan kokatutako eraikuntzak edo/eta instalazioak Obra amaierako ziurtagiria (ontzat emana 1000/2010 Errege Dekretuak eskatutakoari jarraituz).
Obra amaierako agiriak
: azalpen memoria, egindako lanari doitutako planoak, eta obraren azken aurrekontua (bina kopia). (Baldin eta aldaketarik egin bada obra lizentzian onetsitako proiektuan).
Kalitate kontrolaren azken ziurtagiria
. (Lanak gauzatzeko aurrekontua > 300.000 € denean).
Obra amaierako topografia lana
. (Lerrokadura eta abarrei buruzko ordenantzaren 4. artikuluari jarraituz). Zuzendaritza fakultatiboak sinatutako txostena, obran sortutako hondakinak zuzen kudeatu direla ziurtatzen duena, 112/2012 Dekretuari jarraituz, eta Ingurumen Organoak akreditatutako entitate independente batek egiaztatua. Instalazioen azken ziurtagirien, buletinen edo zerbitzuan jartzeari buruzko dokumentuen kopiak, Eusko Jaurlaritzako Industria Lurralde Ordezkaritzak izapidetutakoak.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Araudia

Izapidetzea

Aurrez aurreko izapidetzea

Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita 010 argibideetarako telefonora ere (945161100 Gasteiztik kanpotik deituz gero).


Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.


Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.