Lehiaketa, enkante edo kontratu txikiagoen bidezko kontratazioak

Deskribapena:
Zerbitzuak eta hornikuntza eskaintzea eta obrak egitea.
Tramiteak egiteko tokia:
Hartzaileak:
Administrazioarekin kontratuak egiteko gaitasuna duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Eskaera egiteko epea:
Deialdi bakoitzaren oinarrien arabera.
Betebeharrak:
Deialdi bakoitzaren oinarrien arabera.
Aurkeztu beharreko agiriak:
Deialdi bakoitzaren oinarrietan eskatzen direnak.
Aplikatzekoa den araudia:
Herri-Administrazioen Kontratuen Legea.
Lotutako tramiteak:
Oharrak:
  • Baldintzak Udalaren Ediktu-Taulan eta, hala badagokio, aldizkari ofizialetan argitaratuko dira.
  • Baldintzak interesatuen eskura egongo dira, zerbitzu aginpidedunean, iragarritako epean erreklamazioak egin ahal izateko.
  • Kontratazio-mahaiak deialdiaren oinarrietan aipatzen den egun eta orduan irekiko ditu plikak.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko lehen aipatutako bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 eta 945161100 telefonoetara dei dezakezu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.


Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.