Banku helbideratzea

Udalari dagozkion ordainagiriak borondatezko aldian banku-kontu baten bidez ordaintzea da. Helbideratzea aldatu egin daiteke, edo ezeztatu. Zerga ezberdinetarako helbideratze ezberdinak erabil daitezke. Eskabide hori denbora mugarik gabekoa da, hau da, indarrean egongo da kontrakoa adierazi bitartean, beraz, ez dago berritu beharrik.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Atención online Online izapidetzen hasi

Nork

Egutegi fiskalari dagokienez, aldian behingo epemuga duten ordainagirien (trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga, ondasun higiezinen gaineko zerga, ekonomi jardueren gaineko zerga, ur eta zabor tasak, ur zikinen eta estolderien gaineko tasa, etab.) titularrak edo haien ordezkariak.

Epea

Aurtengo urterako, borondatez ordaintzeko epea bukatu baino hamar egun lehenagora arte eska daiteke. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskariek hurrengo urterako balioko dute.

Dokumentazioa

  • Identifikazio agiriaren fotokopia (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
  • Helbideratzeko orria beteta (Udalak etxera postaz bidaltzen duen helbideratu gabeko ordainagiriarekin batera doa) edo kontu zenbakiaren 20 digituak ageri diren banku agiria.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea

010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea

Posta elektroniko: hacienda@vitoria-gasteiz.org.

Fax: 945 161 909

Online izapidetzea

Atención online Online izapidetzen hasi.

Oharrak

  • Eskabide honek urtero (aldian behin) ordaintzen diren ordainagirietarako balio du.
  • Une jakin batean ordaindu behar diren ordainagirietarako (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga edo plusbalia; bide publikoa okupatzeagatiko tasa...) dena delakorako eskabidea (lan lizentzia, plusbalia aitorpena...) aurkezten den unean eskatu behar da helbideratzea, eta kontu zenbakia eman.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.