Udal kirol esparruetara sartzeko aldi baterako pasea eskatzea

Hilabete edo hamabostaldi batean udal kirol esparruetara sartzeko aldi baterako pasea lortzea.
Eskubide hauek izango dituzte aldi baterako pasea dutenek:

  • Prezio publikoa finkatua duten udalaren kirol instalazioetara sartzekoa.
  • Igerilekuak, izotz pista nahiz aldagela eta dutxak erabiltzekoa, baita araudi partikularren arabera Udaleko Kirol Sailak izendatzen dituen bestelako zerbitzuak ere (dagokionean emango da horien berri).
  • Edozein kirol ikastarotan izena eman nahiz matrikulatzekoa, lekurik izanez gero, dena delako kuota ordainduz (bazkide ez direnen aldean, kuota murriztua izango dute ikastaroa denean pasea indarrean baldin badago).

Ordaindu den egunera arte izango du balioa paseak, kurtsoaren iraunaldiak ezingo du pasearena gainditu.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Interesdunek.

Betebeharrak

Herritarren Udal Txartela izatea.

Dokumentazioa

  • Kuotan murrizketa eskatzen bada, %65eko nahiz hortik gorako ezintasuna egiaztatzen duen ezintasunaren ziurtagiria.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatiko prezio publikoaren indarreko araudiaren arabera (8.4 atala).

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Oharrak

  • 65 urtetik gorakoek eta %65eko edo hortik gorako ezintasuna dutenek %50eko murrizketa izango dute kuotan.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.