Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide egitea. Eskubide hauek izango dituzte bazkideek:

  • Herritarren Udal Txartela (HUT) erakuste hutsarekin prezio publikoa finkatua duten udalaren kirol instalazioetara sartzekoa.
  • Igerilekuak, izotz pista nahiz aldagela eta dutxak erabiltzekoa, baita araudi partikularren arabera Udaleko Kirol Sailak izendatzen dituen bestelako zerbitzuak ere (garaiz emango da horien berri).
  • Edozein kirol ikastarotan izena eman nahiz matrikulatzekoa, lekurik izanez gero, dagokion kuota ordainduz. Bazkideek, bazkide ez direnen aldean, kuota murriztua izango dute.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Betebeharrak

Herritarren Udal Txartela edukitzea.

Dokumentazioa

  • Interesdunak berak eskatzen badu alta:
    • Indarrean dagoen identifikazio agiriaren jatorrizkoa (NAN edo beste edozein).
    • Kontu zenbakia, ordainagiria helbideratzeko.
  • Alta interesduna ez den beste pertsona batek tramitatzen badu:
    • Kontu zenbakia, ordainagiria helbideratzeko.
    • Abonamendua egin nahi duen pertsonaren identifikazio agiriaren kopia (NAN edo beste edozein).
    • Alta tramitatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa eta baimena emateko zinpeko aitorpena, pertsona berak sinatuta.
    • Adingabeen kasuan, gurasoen edo tutoreen ordez beste pertsona batek tramitatzen badu, baimena emateko zinpeko aitorpena gurasoen edo tutoreen baimena duela adierazten duen zinpeko aitorpena bete eta sinatu beharko du, eta NANa aurkeztu ere bai.
  • Edozein kasutan, ordainagiria helbideratzeko kontu-zenbakia ez badago Udalaren erregistroan, kontu zenbaki horren banku-egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Hobariak justifikatzeko, halakorik bada:

  • Familia liburua edo behar den ziurtagiria.
  • Gasteiztik kanpo bizi izanez gero, familiaren errolda.
  • % 65eko edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonek ezintasun ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
  • Betekizunak betetzen dituzten Gasteiztik kanpoko ikasleek matrikularen jatorrizkoa eta kopia, eta ikastetxea, ostatua edo ostalaritza establezimendua zein egoitza ziurtagiria edo etxebizitza alokatzeko kontratua aurkeztu beharko dituzte.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Zenbatekoa

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatik indarrean dagoen prezio publikoaren araudia (8.4 arau fiskala).

Ordaindu behar duzun zenbatekoa kalkulatu ahal duzu esteka honetan: irudizko kalkulua.

Araudia

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatiko prezio publikoaren araudia (8.4 arau fiskala).

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Oharrak

  • Udalaren kirol instalazioetako bazkide izateko alta ematean, urteko kuotaz gain, matrikulari eta izen-emateari dagozkion kuotak ordaindu beharko dira.
  • Kasu hauetan, hainbat pertsonaren alta batera egiterakoan, zaharrenari dagokion matrikula baino ez da ordainduko:
    • Familiarentzako alta orokorra egitean.
    • Zenbait pertsonaren alta egitearen ondorioz familia osoa alta emanda geratzen bada.
    • Arau honek ez du baliorik izango senideren batek baja eman ondoko bi urteetan eskatzen badu berriro alta ematea.
  • Familiatzat joko dira Erregistro Zibilean edo izatezko bikoteen erregistroan inskribatuta egonik bizileku berean erroldatuta daudenak.
  • Alta ematen den urtean ordaindu beharreko urteko kuota kalkulatzeko, alta hartzen denetik abenduaren 31ra bitartean geratzen den denborarekiko proportzioan ordainduko da; hilabete horiek osorik ordainduko dira.
  • Alta ematean eska daitezkeen hobariak:
    • Bada familientzako hobaria urteko kuotan, baina bakarrik familia unitateko kideak urtarriletik bazkidetzen badira aplikatuko da.
    • 65 urtetik gorakoek eta % 65eko edo hortik gorako ezintasuna dutenek % 50eko murrizketa izango dute urteko kuota kalkulatzean.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.