Garabiari dagozkion tasak berraztertzeko errekurtsoa

Udal-garabiak ibilgailua eramateagatik sortutako tasen aurka errekurtsoa jartzea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Izapidetzea

Nork

  • Udalaren garabiak bide publikotik eramandako ibilgailuaren gidari edo titularrak.

Epea

  • Hilabete bat garabiari dagozkion tasak ordaindu eta hurrengo egunetik hasita.

Betebeharrak

  • Errekurtsogilea identifikatzea.
  • Ibilgailuaren matrikula.
  • Ibilgailua zein egunetan eraman duten zehaztea.

Dokumentazioa

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Atención online Eskabidea egin.

Atención online Eskabidea kontsultatu edo osatu, dokumentazioa gehitu edo zuzendu, bertan behera utzi.

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.