Udal Artxiboko eta Udalaren Liburutegiko agirien fotokopiak egitea

Udal Artxiboko eta Udalaren Liburutegiko agirien fotokopiak lortzea.

Betebeharrak | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Nork

14 urte baino gehiago duten interesatuak.

Betebeharrak

Artxiboan bertan ematen diren inprimakiak betetzea.

Araudia

Zenbatekoa

Indarrean dagoen Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantzaren arabera (6.14 atala).

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Udal Artxiboa.

Oharrak:

Fotokopia-kopuruari, material-motari eta originalen kontserbazio egoerari dagokien hainbat muga dago.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.