Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonentzako ibilgailuak aparkatzeko txartela

Desgaitasuna eta mugikortasun urria duten pertsonen ibilgailuak aparkatzeko txartela, mugitzeko erabiltzen dituzten ibilgailuak sarbidetik edo helmuga duten lekuetatik albait hurbilen aparkatu ahal izan ditzaten.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

  • Desgaitasuna duten pertsonak.
  • Mugikortasun urria eta desgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiborako bakarrik erabiltzen diren ibilgailu egokituen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak.

Betebeharrak

Orokorra
  • Gasteizen erroldatuta egotea.
Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela
  • Desgaitasun-gradua egiaztatzen duen ebazpena izatea, Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emandakoa, edo ezintasun iraunkor osoa edo erabatekoa nahiz baliaezintasun handia aitortua izatea; horretaz gain, egoera hauetakoren batean egotea:
    • Mugikortasun urria izatea, Arabako Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Zerbitzuak aitortua.
    • Begirik onenean 0,1eko edo hortik beherako ikusmen-zolitasuna izatea, zuzenduta, edo 10 gradura edo hortik behera mugatutako ikusmen-eremua.
    • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak, aurreko baldintzetakoren bat betetzen dutenak.
    • Gaixotasun neurodegeneratiboa eta mugikortasun urria duten pertsonak, Arabako Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Zerbitzuak aitortua.
    • Mendekotasun-egoeran diren 3 urtetik beherako pertsonak, bizitzeko funtzioei eusteko ezinbestean eta etengabe aparatu teknikoak behar dituztenak.
Behin-behineko aparkatze-txartela
  • Gaixotasun edo patologia oso larriaren eraginez mugikortasun urria duten pertsonak.
Ibilgailu egokituentzako aparkatze-txartela
  • Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonen kolektiboa garraiatzera bakarrik erabiltzen diren ibilgailua egokituen, zehazki, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak aipatu mendekotasunari aurre egiteko eta autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzuak emateko diren ibilgailuen pertsona fisiko edo juridiko titularrak, eta, orobat, Desgaitasuna duten pertsonei eta euren inklusoi sozialari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginak, azaroaren 29ko 1/2012 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak, aipatzen dituen gizarte-zerbitzuak.

Dokumentazioa

Dokumentazio orokorra
  • Eskabide orria, herritarrei laguntzeko bulegoetan eskura daitekeena.
  • NANaren, egoitza txartelaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Ordezkarien kasuan: desgaituaren legezko ordezkaritza egiaztatzeko agiria eta ordezkariaren nortasun-agiriaren fotokopia.
  • Agiri tamainako bi argazki.
Desgaitasuna duten pertsonentzako txartela eskuratzeko dokumentazioa
  • Desgaitasuna egiaztatzen duen agiria:
    • Ezintasun txartelaren edo ezintasun maila aitortzeko Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emandako ebazpena.
    • Mendekotasun ziurtagiria.
    • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ziurtagiri eguneratua, aitortutako ezintasuna egiaztatzen duena.
    • Gaixotasun neurodegeneratiboa egiaztatzen duen mediku-txostena, non gaixotasauna zehazten den eta desgaitasun-gradua egiaztatzen duen ebazpena.
Behin-behineko txartela eskuratzeko dokumentazioa
  • Txartela emateko salbuespenezko zirkunstantziak egiaztatzen dituen ziurtagiria, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko medikuek emana eta eskatzailearen bizilekuari dagozkion osasun zerbitzuen ikuskaritzak baliozkotua.
Ibilgailu egokituen txartela eskuratzeko dokumentazioa
  • Erakunde, entitate edo organismoaren IFZ.
  • Sozietatearen estatutuak.
  • Eskatzen duen pertsona fisikoaren edo legezko ordezkariaren nortasun agiria.
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen pertsonaren nortasun-agiria.
  • Ibilgailuen zirkulazio-baimenen fotokopia.
  • Mugikortasun urria duten desgaituak garraiatzeari dagokionez zerbitzu sozialean arloan aurreikusten diren jardueren txostena.
Berritzea eskatzeko
  • Eskabide orria, herritarrei laguntzeko bulegoetan eskura daitekeena.
  • Agiri tamainako argazki bat.
  • Berria jasotzean nahitaezkoa da txartel zaharra itzultzea.
Kopia eskatzeko
  • Eskabide orria, herritarrei laguntzeko bulegoetan eskura daitekeena.
  • Zinpeko aitorpena, ereduari jarraituz egina.
  • Agiri tamainako argazki bat.
  • Lapurreta izan bada, jatorrizko txartela lapurtu izanagatik egindako salaketaren fotokopia.
  • Hondatu bada, agiri hondatua aurkeztu beharko da nahitaez berria hartzean.
  • Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Oharrak

  • Txartelaren eskabidea erregistroan sartzen denetik hasita gehienez hiru hilabeteko epea izango da hori ebazteko.
  • Txartela 5 urtean behin berritu beharko da; hala ere, ezintasunaren balioespena aldatzen bada baliteke hori baliogabetzea. Behin-behineko txartelak, berriz, gehienez urtebeteko iraunaldia izango du, eta beste urtebetez luzatu ahalko da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.