Ekintzak, ikastaroak eta tailerrak burutzeko izena emateak

Zozketak, leku libreak, izena berriro emateak eta bajak Gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan egiten diren gizarte, kultur eta kirol jardueretan, osasuna sustatzekoetan edo bestelakoetan izena eman eta parte hartzea.

Izapidetzea | Urratsez urrats | Zenbatekoa | Araudia | Informazio gehiago | FAQs |

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea

010 argibide telefonoan (edo 945 16 11 00 zenbakia, Gasteiztik kanpo deitzen baduzu).

Berrinskripzioak ezin dira telefonoz egin.

Jarduera batean baja emateagatiko diru-itzulketaren izapidetzea

Jarduera baten baja ematea izapidetzeko, inprimaki pdf hau aurkeztu behar da gizarte etxe edo herritarrei laguntzeko bulegoren batean.

Urratsez urrats

1. Zozketan parte hartzeko izena ematea

Jarduera batzuk egiteko, zozketa batean parte hartzea beharrezkoa da. Zozketak urtean zehar egiten dira.

2. Zozketaren emaitzak eta tokiak formalizatzea

Zozketaren ondoren, eta tokia lortzen bada, esleitutako tokiak formalizatzeko ordaindu egin behar da.

3. Berriz ere izena ematea

Zenbait jarduera urtebetekoak izan daitezke, eta hiruhileko bakoitzaren amaieran izena eman behar da berriz.

4. Hutsik geratutako lekuak (plaza libreak)
  • Zozketan lekua eskuratu dutenek lekua hartzen ez badute, leku horiek hutsik geratuko dira.
  • Jardueretan ari direnek berriz izena emateko epea amaitzen delarik, hartu ez diren lekuak ere hutsik geratuko dira.
  • Eta zozketarik gabeko jardueretan hutsik geratutako lekuak ere plaza libreak dira.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen Araudiaren arabera (8.13 atala).

Prezio murrizketaz balia daitezkeen talde guztiek ez dute horretarako eskubiderik jarduera guzti-guztietan. Aipatzen diren jardueretan prezio murriztuak izango dituzte ondoko taldeek:

  • Kirol jardueretan, kultura ikastaroetan eta lukotekan: udalaren kirol instalazioetako eta gizarte etxeetarako bazkideek.
  • Kultur Plangintzaren eta Jaien Zerbitzuaren, Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailaren eta Ingurumen Osasuneko Zerbitzuaren jardueretan: langabeek, 60 urtetik gorakoek eta 18tik beherakoek.
  • Berdintasunerako Zerbitzuaren jardueretan: langabeek.
  • Gurasoentzako euskara eskoletan: ikasle berriek eta eskolen % 80tan izan diren ikasle zaharrek.
  • Xtraclub: udal instalazioetan abonatutako 12 eta 18 urte bitarteko gazteak.

Araudia

Informazio gehiago

Jarduera eta ikastaroen gaineko informazioa, datak, iraupena eta edukiak eta tokiak esleitzeko prozedura ondoko loturetan kontsulta daitezke:

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.