Udal Folklore Akademian aurretiaz izena ematea

Euskal dantzak eta musika ikasteko eta praktikatzeko izena ematea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

2019-2020 ikasturtea: 2019ko maiatzaren 1etik 20ra arte (biak barne).

Betebeharrak

  • Onartzeko gutxieneko adina:
    • Dantza: 2013ko abenduaren 31 baino lehenago jaioak.
    • Musika hasiera: 2012 urtean jaiotakoak.
    • Gainerako ikasgaiak: 2011ko abenduaren 31 baino lehenago jaioak.
    • Abesbatza: 18 urte baino gehiagokoak.
  • Epe barruan izena ematea, eta instrumentu-espezialitateko nahiz gainerako ikasgaietako ordutegiak banatzeko saioetara joatea, horretarako jarritako egunetan: 2019-2020 matrikularako informazio orokorra pdf.

Dokumentazioa

Aurretiko izen-ematea pdf.

Zenbatekoa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
  • Udal Folklore Akademiako idazkaritzan, astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era (ostiral arratsaldetan izan ezik).
Posta elektroniko bidezko izapidetzea

Oharrak

  • Zozketaz ateratako izen emate batek ezarriko du jarraituko den hurrenkera alfabetikoa, eta horren arabera eskatzaile berriek lekua eskuratuko dute. Zozketa hori jendaurrekoa izango da eta maiatzaren 22an, eguerdiko 12:00etan egingo da Musika Etxean.
  • Zerrendak Musika Etxean eta 010 telefonoan egongo dira eskuragarri, maiatzaren 24an, 12:00etatik aurrera.
  • Ordutegien hautaketa ekainaren 3tik aurrera izango da aurreko ikasturteko ikasleentzat eta 10etik aurrera ikasle berrientzako.
  • Musika Lengoaian bakarrik izen emandako ikasleen ordutegi hautaketa irailaren 6tik aurrera izango da.
  • Matrikula egingo da irakasgai ordutegi guztien konfirmazioaren ondoren eta epea ekainaren 28an bukatzen da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Udal Folklore Akademiara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00 Gasteiztik kanpo deituz gero) eta Udal Folklore Akademiako 945 16 26 02 telefonora dei dezakezu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.