Kultur proiektu, ekitaldi eta sendotutako jaialdietarako diru-laguntzak

Hiriko kultur eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kulturaren arloko sustapen-, sorkuntza-, prestakuntza- eta zabalkunde-ekimenetan laguntzea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Pertsona fisikoek edo juridikoek eskatu ahalko dute diru-laguntza, baldin eta haien helbidea Arabako Lurralde Historikoan badute.

Epea

20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (2020ko otsailaren 24a, 22 zk.). 2020. urtea: martxoaren 24a arte.

Documentación

  • Diru-laguntzaren eskabidea Documento Word
  • Pertsona fisikoak: Eskatzailearen Nortasun Agiria. Ordezkarien kasuan, ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotocopia.
  • Pertsona juridikoak:
    • Elkartearen edo entitatearen legezko ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotokopia, eta ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen agiria.
    • Entitatearearen eraketa-eskrituren edo estatutuen fotokopia. Elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan edo, bestela, dagokion erregistro publikoan izena emanda dagoela egiaztatzen duten agiriak.
  • Diru-laguntzarekin finantzatu nahi den zerbitzu edo programaren proiektua.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Egiaztatzeko agiriak (Documento Word):

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.