José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan aurretiaz izena ematea

José Uruñuela udal dantza kontserbatorioan izena emateko eskaera.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

  • Dantzarekiko lehen harremanak 5: 2014an jaio diren haurrak.
  • Dantzarekiko harremanak 6: 2013an jaio diren haurrak.
  • Dantza-aurreko ikastaroa: 2012an jaio diren haurrak.
  • Oinarrizko ikasketak: 8-13 urteko haurrak.
  • Ikasketa profesionalak: 12 urtetik gorako ikasleak.

Epea

2019-2020 ikasturtea:

  • Maiatzaren 6tik 31ra, biak barne.
  • Bigarren deialdia: abuztuaren 26tik irailaren 2ra, biak barne.

Betebeharrak

  • Oinarrizko ikasketak: sartzeko proba.
  • Ikasketa profesionalak: sartzeko proba.
  • Irakaspen oinarrizkoak eta profesionalak: probak ekainaren 2. hamabostaldian egingo dira eta abuztuan bigarren epea irekiko da (sartze-proben inguruko informazioa).

Dokumentazioa

Araudia

Zenbatekoa eta araudia: Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen Araudia (8.6. epigrafea).

Izapidetzea

Aurrez aurre

Lehenik, "Aurretiaz izena emateko eskaera" bete behar da. Behin beteta, honako lekuetan entregatu daiteke:

Online bidez

Online-aurreinskripzioa (Ziurtagiri Digitala beharrezkoa da).

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko "José Uruñuela" udal dantza kontserbatoriora jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00 Gasteiztik kanpo deituz gero) eta Dantza kontserbatorioaren 945 16 26 06 telefonora dei dezakezu. Emailez ekontsulta egitekotan, cmdanza.administracion@vitoria-gasteiz.org eta cmdanza.direccion@vitoria-gasteiz.org daude eskuragai.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.