Ehorzketa-eskubidearen egiaztagiria edo kopia eskatzea

Izapide honen helburua Salbatzailearen edo Santa Isabel hilerrietan horma-hobi, hilobi, panteoi edo kolunbarioren baten gaineko ehorzketa-eskubidearen egiaztagiria edo kopia eskatzea da.

Dokumentazioa | FAQs | Izapidetzea

Betebeharrak

Horma-hilobi edo hilobi baten gaineko ehorzketa-eskubidearen edo jabegoaren titularra izatea.

Dokumentazioa

  • Egiaztagiria edo kopia eskatzeko orria.
  • Titularraren nortasun agiriaren fotokopia.
  • Heriotza-agiriaren kopia (eskabidea jaraunsleek egiten badute). Titularra hil egin bada, eskabide orriak jaraunsle guztiek sinatu beharko dute eskabide orria.

Ohiko galderak (FAQs)

Hilerriak eta ehorzte-eskubideak kudeatzeari buruzko ohiko galderak.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Atención online Eskabidea egin.

Atención online Eskabidea kontsultatu edo osatu, dokumentazioa gehitu edo zuzendu, bertan behera utzi.

Oharrak

  • Egiaztagiria eskatuz gero, berehala ematen da.
  • Kopia eskatuz gero, 10 - 15 eguneko epean jasoko du postaz, edo San Martineko bulegoetara joan behar da.


Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.