Salbatzailearen hilerriko horma-hobi, hilobi edo kolunbarien gaineko ehortze-eskubidea ematea

Objektua Salbatzailearen hilerrian horma-hobi, hilobi edo kolunbarioa eskuratzea da. 2014ko apirilaren 1etik, emakida-epea 25 edo 50 urtekoa izango da aukeran. Data horren aurreko ezarritako emakiden iraupena 99, 75 edo 25 urtekoak dira, emandako egunaren arabera.

Urratsez urrats | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Betekizunak:

Adinez nagusia izatea.

Urratsez urrats

Hitzordua eskatu behar da Hilerrien Atalarekin, izapideak egiteko.

  • Hileta enpresek Internet bidez eska dezakete hitzordua.
  • Hitzordua ez badu hileta enpresak eskatzen, San Martineko bulegoetan emango zaio eskatzaileari izapideak egiteko hitzordua.

Dokumentazioa

Zenbatekoa

Hilerrian Eraikuntzak Uzteko Tasa Arautzen duen Ordenantzako (7.10 arau fiskala) tarifak aplikatuko dira.

Araudia

Ohiko galderak

Hilerriak eta ehorzte-eskubideak kudeatzeari buruzko ohiko galderak.

Izapideak

Aurrez aurreko izapidetzea

San Martineko bulegoetan hitzordua eraman behar da.

Hitzordua eskatzea:

  • Hileta enpresek Internet bidez eska dezakete hitzordua.
  • Hitzordua ez badu hileta enpresak eskatzen, San Martineko bulegoetan emango zaio eskatzaileari izapideak egiteko hitzordua.

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.