Gamarra parkera sartzeko abonamenduaren eskabidea

Udako denboraldian Gamarra parkera sartzeko abonamendua eskuratzea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Online Online izapidetzen hasi.

Epea

Udako kanpainak irauten duen bitartean.
2019ko udan: maiatzaren 13tik aurrera.

Betebeharrak

Herritarren Udal Txartela izatea.

Dokumentazioa

  • Kuotan murrizketa eskatzen bada, %65eko nahiz hortik gorako ezintasuna egiaztatzen duen ezintasunaren ziurtagiria, jatorrizkoa.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Araudia

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatiko prezio publikoaren araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Oharrak

  • 2019. urtean, Gamarra Parkea maiatzaren 31tik irailaren 8ra arte egongo da zabalik.
  • 65 urtetik gorakoek eta %65eko edo hortik gorako ezintasuna dutenek %50eko murrizketa izango dute kuotan.
  • Kuotak ordaintzeak igerilekuak, aldagelak, arropa-gordelekuak eta aparte ordaindu beharrekoak ez diren gainerako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ematen du.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.