Bizikidetza, aniztasuna, giza eskubideen babesa eta memoria historikoa sustatzeko jarduera eta proiektuak garatzeko diru-laguntzak

Gasteizko udalerrian bizikidetza sustatzeko proiektuak diruz laguntzeko eskabidea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Pertsona juridikoek, fundazioek eta elkarteek, baldin eta helbide soziala Gasteizen badute, legez eratuta badaude, eta dagokion erregistro publikoan izena emanda badaude.

Epea

20 egun baliodunekoa izango da, deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO 33 zk., 2020ko martxoaren 20a).

Oharra 2020. urteko deialdia: Administrazio epe guztiak etenda geratu dira sektore publiko osoan, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzeko alarma egoera deklaratzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren(Beste leiho batean irekiko da) hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenari jarraituz.

Errege Dekretua -edo haren luzapenak, halakorik bada- indargabetzen denean abiaraziko dira berriro.

Betebeharrak

  • Legez eratuta egotea eta helbide soziala Gasteizko udalerrian izatea.
  • Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian -edo dena delako Erregistro Publikoan-izena emanda egotea, eta datuak eguneratuta edukitzea.
  • Gasteizko udalerria izan beharko dute jarduera-esparru eskabidea egiten duten elkarteek eta aurkeztutako proiektuek.
  • Entitate eskatzaileek betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak bete behar dituzte.

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea Documento Word
  • Diru-laguntza eskuratzeko aurkezten den proiektua (I. eranskinari jarraiki) pdf. Gehienez 12 orrialde.
  • Eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Herritarrei laguntzeko bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.