Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga: zergan alta ematea

Partikularrek ibilgailu berria erosten dutenean, eta alta zuzenean egiten, gestoria baten bidez egin beharrean, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan ere alta eman behar dute. Zerga urtero ordaindu behar da, eta titular gisa ageri den pertsonari eskatzen zaio.

Bigarren eskuko ibilgailuen altak zuzenean jakinarazten dizkio Probintziako Trafiko Buruzagitzak Gasteizko Udalari.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Nork

Ibilgailu bat matrikulatu nahi duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Epea

Eskabidea matrikulatu aurretik edo aldi berean aurkeztu behar da.

Dokumentazioa

  • Alta emateko inprimakia.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
  • Identifikazio agiriaren fotokopia (IFK, NAN, pasaportea...).
  • Ordainketa helbideratzen bada, kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia adierazten duen agiria.

Zenbatekoa

Ibilgailu berriari alta ematen zaion egunetik urte bereko abenduaren 31ra arte dagokion ehunekoa kalkulatzen da, ibilgailu mota eta kategoriaren arabera.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan.

Izapideak Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan aurrez aurre egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik:

Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea

Posta elektronikoa: hacienda@vitoria-gasteiz.org.

Online izapidetzea

Gestorientzat

Ebazteko epeak

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.