Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga: zergan baja ematea

Betebeharrak | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Nork

Ibilgailuaren titularra eta ibilgailuak desegiteko eta saltzeko lantegi baimenduak.

Betebeharrak

Izapidetze hau egin aurretik baja eman behar zaio ibilgailuari erabilgarri ez diren ibilgailuak tratatzeko zentro baimendu batean (ibilgailuak desegiteko lantegi baimenduak) eta haiek Probintziako Trafiko Buruzagitzari jakinaraziko diote baja. Trafiko Buruzagitzak, bere aldetik, Udalari jakinaraziko dizkio izapidetutako baja guztiak, hilabetea bukatutakoan. Orduan, Udalak ibilgailuari baja emango dio.
Zentro baimenduei buruzko argibide gehiago nahi izanez gero Probintziako Trafiko Buruzagitzara jo behar da. Ordua eskatzeko: www.dgt.es(Beste leiho batean irekiko da) eta 060 telefonoan.
Lapurretagatik behin-behineko edo behin betiko baja ematen zaionetik abenduaren 31ra arte ordaindutako kopuruari dagokion ehunekoa atzera hartzeko eskubidea izango du ibilgailuaren jabeak, diru-sarrerak itzultzeko eskabidea aurkeztuta.

Araudia

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala 2. ordenantza fiskala.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Behin betiko baja, ibilgailua desegiteko:

Ibilgailuari erabilgarri ez diren ibilgailuak tratatzeko zentro baimendu batean (ibilgailuak desegiteko lantegi baimenduak).

Behin-behineko eta behin betiko bajak, esportaziorako:

Arabako Probintziako Trafiko Buruzagitzan (Gasteiz hiribidea, 13). Ordua eskatzeko: www.dgt.es(Beste leiho batean irekiko da) eta 060 telefonoan.

Ebazteko epeak

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.