Pasabide-lizentzia

Ibilgailuak espaloietatik eta oinezkoen esparruetatik igarotzeko eta horretarako pasabideak jartzeko baimena eskuratzea -lizentzia berria, berritzea edo titulartasun-aldaketa.

Izapideak | Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Ohiko galderak | Oharrak

Nork

Orubeen jabeek nahiz pasabideak sarbide ematen dueneko areto, establezimendu edo instalazioak erabiltzeko esku ematen dien titulua dutenek.

Izapideak

Online izapidetzea

Izapidetzeko ziurtagiri digitala duen txartela erabili behar da.

Atención online Pasabide-lizentzia eskatu.

Atención online Pasabideari uko egin.

Atención online Pasabide-lizentzia berritu.

Atención online Eskabidea kontsultatu edo osatu, dokumentazioa gehitu edo zuzendu, bertan behera utzi.

Zuzeneko izapidetzea

Betebeharrak

Merkataritza edo industri establezimenduei dagokienez
  • Jardueraren zer-nolakoek ezinbesteko egitea ibilgailuak sartu eta ateratzea.
  • Aski leku edukitzea 3.500 kg-ko ibilgailu batek zamalanak egin ditzan, eta espazio hori horretarakoxe eta maniobrak egiteko bakarrik baliatzea, aurreko atalean eskatzen den betekizuna betetze aldera.
  • Ibilgailua jardueraren objektu nagusia deneko establezimenduei dagokienez, ibilgailu-gordelekuetarako eskatzen direnak izango dira baimena emateko bete beharrekoak.
Ibilgailu-gordelekuei (garajeei) dagokienez
  • Garaje edo aparkalekuek 3.500 kg.tik beherako gutxienez 5 auto edo furgoneta edo hortik gorako zamako bi kamioi sartzeko aukera eman beharko du.
  • Ibilgailu bakoitzeko 20 m2ko azalera librea izatea, auto nahiz furgonetak badira, edo 40 m2koa, baldin eta kamioiak badira.
Famili bakarrentzako etxebizitzei dagokienez
  • Ibilgailu bakoitzeko 20 m2ko azalera librea izatea, auto nahiz furgonetak badira, edo 40 m2koa, baldin eta kamioiak badira.

Dokumentazioa

Kasu guztietan:
  • Eskabide-orria.
  • Eskatzailearen nortasun-agiria / IFZ.
  • Jardueraren deskribapen laburra, batez beste lokalera sartuko diren ibilgailuen kopurua adierazten delarik.
  • Eraikinaren kokapen-planoa, 1:500 eskalan.
  • Lokalaren planoa, 1:100 eskalan, berariaz adierazten direlarik ibilgailuentzako lekua, azalerak eta sarbideak.
Merkataritza-erabilera:
  • Irekitzeko lizentziaren kopia (jardueraren aurretiko komunikazioa edo erantzukizunpeko aitorpena).
  • Jarduera-lizentziaren kopia.
Etxebizitza familiabakarrak:
  • Lehenengoz erabiltzeko lizentziaren kopia.
Eraikuntza-obretarako aldi baterako pasabideak:
  • Obra-lizentziaren kopia.

Zenbatekoa


Araudia

Ohiko galderak

Ibilgailuak eraikin partikularretara sartzeari dagokion tasari buruzko ohiko galderak: Ibilgailu-pasabideak.

Oharrak

  • Ordu guztietarako nahiz ordu jakin batzuetarako eman ahal izango dira lizentziak.
  • 5 urteko indarraldia izango du lizentziak. Hala ere, ibilgailu-gordelekuen eta etxebizitza familiabakarren kasuan automatikoki luzatuko da.
  • Industria-establezimenduen kasuan, bost urteko eperako emango da lizentzia. Epe hori igarotzen delarik iraungitzat emango da pasabide baimena, salbu eta epe hori iraungi baino hiru hilabete lehenago luzatzeko eskaria egiten bada.
  • Eraikuntza-obretarako behin-behineko pasabideak ofizioz berrikusiko dira sei hilean behin, eta obrak iraun bitartean eutsiko zaio baimenari.
  • Pasabide-xaflak udal biltokietan emango dira -Oreitiasolo kalea, 7-, lizentzia aurkezten delarik. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 12:30era.
  • Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Lotutako izapideak

Zintarria beheratzeko eta espaloia sendotzeko obretarako lizentzia.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, aherritarrei laguntzeko bulegoetan nahiz argibideetarako telefonoan 010 eta 945161100 telefonoan (Gasteiztik kanpotik deituz gero) eska ditzakezu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.