Bizikleta-erregistroa: altak, aldaketak, bajak eta lapurreta salaketak

Gasteizko Udalaren bizikleta-erregistroa datu-base bat da, bizikleta eta jabeei buruzko informazioa gordetzeko aukera ematen duena.

Betebeharrak | Dokumentazioa | FAQs | Izapidetzea

Atención online Online izapidetzen hasi.

Betebeharrak

  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • Gasteizen erroldatuta egotea.

Dokumentazioa

Altak
  • NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Izena ematean, bizikleta identifikatzeko datu batzuk eskatuko dira; horiek ematea ez da nahitaezkoa, baina lapurtuz gero identifikatzen lagunduko dute: bastidore zenbakia, marka, modeloa, kolorea, mota, erosi zen eguna, fakturarik duen, erantzukizun zibileko asegururik duen, non gordetzen den, etab.
  • Bizikleta erregistroan izena ematearen egiaztagiria (pdf).
Aldaketak eta bajak
Lapurreta salaketak
  • NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Udaltzaingoan, Ertzaintzan, Polizia Nazionalean edo Guardia Zibilean egindako salaketa.
  • Lapurreta zein egun, ordu eta lekutan gertatu den adierazi beharko da.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Altak
Altak, aldaketak eta lapurretak
Online izapidetzea

Atención online Bizikleta erregistroa zerbitzua bidez.

Oharrak

Bizikleta Internetez edo udal bulegoetan erregistratu ondoren, jabeei agiri hauek emango zaizkie:

  • Izena emateko eskabidea.
  • Ongietorria emateko gutuna.
  • Erregistroaren eranskailu identifikatzailea, ongietorria emateko gutuneko jarraibideak betez bizikletan jar dezaten.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.