Inauterietan parte hartzen duten konpartsei diru-laguntzak

Inauterietako desfileetan eta beste ekitaldi batzuetan (hala nola sardinaren erreketa) parte hartzen duten konpartsei diru-laguntzak ematea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Entitate eta elkarte oro izan ahalko dira deialdi honetan araututako diru-laguntzen onuradun, aurrez hala eskatzen badute, eta baldin eta elkarte gisa legez eratuta eta dagokien Erregistro Ofizialean erregistratuta badaude eskabideak aurkezteko epea amaitzean, eta egoitza Gasteizko udalerrian badute.

Epea

2019. edizioa: 2018ko azaroaren 15etik 29a arte.

Hamabost egun naturalekoa izango da, deialdiaren oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera (ALHAO 131 zk., 2018ko azaroaren 14a)

Betebeharrak

  • Mozorroak gaika aurkeztea, eskabideak aurkezteko epea amaitu arte.
  • Eskabidea eta deialdiaren oinarrietan eskatzen diren gainerako agiriak epe barruan aurkeztea.
  • Aurreko urtean diru-laguntza jaso zuten konpartsentzat, gastuen justifikazioa aurkeztua izatea.
  • Entitate eskatzaileek betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak bete behar dituzte.

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea pdf
  • Titularraren IFZren kopia.
  • Baldin Kultura Zerbitzuari diru-laguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada, elkartearen estatutuen fotokopia eta Erregistro Ofizialean izena emanda duela eta legez eratua dagoela egiaztatzen duten agiriak.
  • Kultura Zerbitzuari diru-laguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada, banketxeak emandako ziurtagiria, kontu zenbakia eta titularraren izena agertzen dituena -elkarteak berak izan beharko du titular, eta ez inongo beste pertsona fisikok.
  • I eranskina pdf, karroza egiten lan egingo duten konpartsako kideen izen-zerrenda. Gehienez 10 lagun. 18 urtetik gorakoak eta 70etik beherakoak izan behar dute.
  • II eranskina pdf, desfileetan parte hartuko duten konpartsakideen izen-zerrenda. Konpartsakideen artean desgaitasun aitortua duenik balego, datu hori ere inprimaki horretan bertan adierazi beharko da.
  • III eranskina pdf sinatuta, non Udalak karrozak egiteko asmoz alokatutako pabiloiaren erabilera araudia ezagutzen duela eta beteko duela adierazten den.

Aurkeztutako eskabideen gaineko ebazpena albait egokiena izan dadin, beste agiririk ere eskatu ahal izango du Gasteizko Udalak.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Emandako diru-laguntzen justifikazioa hiru hilabeteko epean egin beharko da, diruz lagundutako jarduera amaitzen denetik kontatuta, deialdiaren onarrien 14. atalaren arabera. Diru-laguntza justifikatzeko eranskinak: I-J, II-J, III-J, IV-J, V-J, VI-J, VIII-J pdf, IX-J Documento Word

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.