Egoitza-baimen iraunkorra ez duten Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren erroldako izen-ematea berritzea

Egoitza-baimen iraunkorra ez duten Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren erroldako izen-ematea bi urtean behin berritzea.

Dokumentazioa | Epea | Araudia | Izapidetzea

Dokumentazioa

  • Indarrean den identitate agiri bat.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Epea

Erroldan izen eman zuenetik edo azken aldaketa egin zenetik, bi urtean behin.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Oharrak

  • Tramite hau egin beharra duten pertsonei gutun bat bidaliko zaie erroldan duten helbidera; bertan adierazten den iraungipen-data baino lehen izen-ematea berritu behar dutela jakinaraziko zaie, eta egin ezean baja emango zaiela ohartaraziko.
  • 16 urtetik gorakoen kasuan, interesdunak berak edo behar bezalako akreditazioa duen ordezkari batek egin dezake berritzea.
  • 16 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek edo behar bezalako akreditazioa duen ordezkari batek egin dezake berritzea.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.