HIRIKO ERDIALDEKO ZENBAIT KALETAN BIZIKLETAN ZIRKULATZEA BAIMENTZEARI BURUZKO BANDOA

Argitalpen Data
07.02.2014
Jatorria
032500Servicio de Tráfico
Oharrak

HIRIKO ERDIALDEKO ZENBAIT KALETAN BIZIKLETAN ZIRKULATZEA BAIMENTZEARI BURUZKO BANDOA

Hauxe dio Izaera Urbanoko Bideetako Erabilera, Trafikoa, Zirkulazioa eta Segurtasuna arautzen dituen Udal Ordenantzak, zioen adierazpenean: "Hiri garraio publikoaren eta bizikletaren erabilera sustatzea, hirian mugitzeko benetako alternatibak izan daitezen, automobil pribatuen mendeko ez diren bizimoduak ahalbidetzeko". Aldi berean, ahal den neurrian bizikletak oinezkoentzako espazioetatik ateratzea proposatzen du.

Horrenbestez, datorren astelehenetik aurrera, 2014o otsailaren 10etik, baimendu egingo da bizikletaz galtzadan ibiltzea, jarraian adieraziko diren kale eta plazetan:

  • Errementari kalean, zirkulazioaren bi noranzkoetan.
  • Zapatari kalean, zirkulazioaren bi noranzkoetan.
  • Hedegile kalean, zirkulazioaren bi noranzkoetan.
  • Prado kalean, gaur egungo noranzko berean.
  • Andre Maria Zuriaren plazako bidean, gaur egungo noranzko berean.
  • Mateo Benigno Moraza kalean, zirkulazioaren bi noranzkoetan.
  • Foru kalean, Olagibel eta Independentzia kaleen arteko zatian, zirkulazioaren bi noranzkoetan.
  • Pedro Egaña kalean, zirkulazioaren bi noranzkoetan.
  • Santo Domingo kalean, zirkulazioaren bi noranzkoetan.
  • Aiztogile kalean, zirkulazioaren bi noranzkoetan.
  • Pintore kalean, zirkulazioaren bi noranzkoetan.
  • Barkale Berrian, zirkulazioaren bi noranzkoetan.
  • San Frantzisko Xabier kantoian, Pintore kalearen eta Barnekale Berriaren arteko zatian, zirkulazioaren bi noranzkoetan.

Gainera, baimendu egingo da baita bizikletaz tranbiaren plataformaren ibiltzea, zirkulazioaren bi noranzkoetan, ondoko kaleetan:

  • Alaba Jeneralaren kalean.
  • Independentzia kalean, Bake eta Foru kaleen arteko zatian.
  • Becerro de Bengoa kalean.

Tranbiaren plataforma ibiltzeari dagokionez, eta aipatutako ordenantzarekin bat etorriz, bizikleta eta zikloek erraztu egin beharko dute gainerako ibilgailuek aurrea hartzea, baldin eta segurtasun-egoeran posible bada.

Herritar oro jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 7an

ALKATEA,

Javier Maroto Aranzabal

Web orrian argitaratzen den informazioa, baldin eta datu pertsonalak jasotzen baditu, datu pertsonalak babesteko indarreko legeriarekin bat dator eta publikotasunaren, lehia askearen eta gardentasunaren legezko printzipioak betetzea du helburu bakartzat.

Zerrenda horietarako sarbidea ez da publikoa eta ezin izango dira erreproduzitu -ez osorik ez zatika-, ezta informazioa berreskuratzen duen sistema batez transmititu edo erregistratu ere, interesdunek horretarako baimena eman ezean.