Udal zergei buruzko erreklamazio eta errekurtsoak

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da zerga likidazioen kontra, zerga hobariak emateko edo ezesteko ebazpenen kontra eta zerga erroldak onesteko ekintzen kontra.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Ordainagirien titularrak direnak.

Epea

Hilabete, zerga erroldak berariaz jakinarazi edo jendaurrean jartzen direnetik kontatzen hasita.

Dokumentazioa

Inprimakia.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea
  • Posta elektronikoz: hacienda@vitoria-gasteiz.org (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua).
  • Faxez ere egin daiteke tramite hau: 945 161 761 (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua).

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.