Zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasan alta eta baja ematea

Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta ematearekin batera aldatuko da zabor-bilketaren tasaren titularra. Izan ere, higiezina eskualdatzen denean erabiltzen den eskabide-orri berarekin egiten da aldaketa.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Ondasun Higiezinen gaineko Zergan titular gisa ageri den pertsona.

Epea

30 egun, salerosketa egiten den egunaren biharamunetik kontatuta.

Dokumentazioa

  • Inprimakaria.
  • Titularrei buruzko eranskina.
  • Saltzailea eta eroslea identifikatzeko agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia adierazten duen agiria.

Zenbatekoa

Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria, Zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasa (Ordenantza 6.3.).

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko udal bulegoetan.

Ebazteko epeak

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko udal bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.