Eraikuntza berriak: Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (garai bateko gainbalioa)

Enpresa sustatzaile eta eraikitzaileek obra berriaren eskritura publikoaren bidez aitortu behar dute eraikin bat badela. Etxebizitza eraikitzen duten partikularrek ere egin behar dute obra berriaren eskritura publikoa (gainbalioan alta ematea).

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Enpresa sustatzaileak eta eraikitzaileak zein partikularrak, edo horiek ordezkatzen dituzten pertsonak.

Epea

Bi hilabete, egitatea gertatzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Dokumentazioa

  • Inprimakia
  • Titularrak
  • Identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea ...).
  • Obra amaierako ziurtagiria.
  • Obra berriaren eskritura.
  • Zatiketa horizontalaren eskritura.

Zenbatekoa

Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Gainera, interesdunek eskatuz gero, kalkuluak eta aldez aurretiko kalkuluak ere egin ditzake.

Araudia

Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala (4. ordenantza fiskala).

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko bulegoetan.

Ebazteko epeak

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.