Higiezinen salerosketa: Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (garai bateko gainbalioa)

Hiri izaerako higiezin bat saltzen duten pertsona fisiko edo juridikoek gainbalioa ordaindu beharko dute. Udalean salerosketa eskritura aurkeztu ondoren, zenbait saltzaile hainbat ordainagiri sortuko dira. Ordainagirietan alderdi hauek zehaztuko dira: jabetza ehunekoa, ordaindu beharreko zenbatekoa, ordaintzeko lekua eta gehienezko epea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Pertsona fisiko edo juridikoak, edo horiek ordezkatzen dituzten pertsonak.

Epea

Hogeita hamar egun baliodun, kontratua izenpetzen denetik.

Dokumentazioa

  • Inprimakia.
  • Titularren eranskina (inprimakia) erosle edo eskualdatzaile bi baino gehiago badago.
  • Eskualdatzaileen eta erosleen identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
  • Eskualdaketa arrazoitzen duten agirien jatorrizkoak eta kopiak (eskritura publikoa).
  • Eskualdatutako higiezinen katastro ziurtagiria (Arabako Foru Aldundiarena) edo OHZren azken ordainagiria.
  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia adierazten duen agiria.

Zenbatekoa

Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Gainera, interesdunek eskatuz gero, kalkuluak eta aldez aurretiko kalkuluak ere egin ditzake.

Oharra: Gasteizko Udaleko Ogasun Sailaren instrukzioarekin bat, 2012ko maiatzaren 3ª baino lehenagoko eskualdaketeei dagozkien Hiri-lurren Balio-erantziaren gaineko Zerga zatikatu ahalko da, gehinez, 8 urteko epearen barruan, ohiko etxebizitzaren hipoteka betearaztearekin loturikoa bada.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko bulegoetan.

Ebazteko epeak

Araudia

Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala. 4. ordenantza fiskala.

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.