Higiezinak jaraunspen bidez eskualdatzea: Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (garai bateko gainbalioa)

Heriotzagatiko eskualdatzeetan (mortis causa), notario aurrean egindako testamenturik badago eta epaitegiko epaia badago, jaraunsleek Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharko dute.

Epea | Dokumentazioa | Araudia |Izapidetzea

Nork

Higiezin baten jaraunsleak edo higiezinaren gaineko eskubideren bat eratzen dutenak, edo horien ordezkoak.

Epea

Sei hilabete, heriotza egunetik kontatuta. Interesdunak eskatuz gero, epe hori urtebetera luza daiteke.

Dokumentazioa

  • Inprimakia.
  • Titularren eranskina (inprimakia) erosle edo eskualdatzaile bi baino gehiago badago.
  • Eskualdaketa arrazoitzen duten agirien jatorrizkoak eta kopiak (eskritura, epaia eta abar).
  • Jaraunsleen identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
  • Eskualdatutako higiezinen katastro ziurtagiria (Arabako Foru Aldundiarena) edo OHZren azken ordainagiria.
  • Etxebizitzan erroldatuta dauden oinordeko guztien errentaren edo diru-sarreren aitorpena (heriotzaren aurreko urtekoa).

Zenbatekoa

Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Gainera, interesdunek eskatuz gero, kalkuluak eta aldez aurretiko kalkuluak ere egin ditzake.

Araudia

Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala (4. udal ordenantza fiskala).

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko bulegoetan.

Ebazteko epeak

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.