Higiezinak jaso gabeko edo banatu gabeko jaraunspen bidez eskualdatzea: Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (gainbalioa)

Heriotzagatiko eskualdatzeetan (mortis causa), jaraunspena banatu gabe egon arren, jaraunsleek Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharko dute. Udalak agiri pribatuak onartzen ditu.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Higiezin baten jaraunsleak edo higiezinaren gaineko eskubideren bat eratzen dutenak, edo horien ordezkoak.

Epea

Sei hilabete, heriotza egunetik kontatuta. Interesdunak eskatuz gero, epe hori urtebetera luza daiteke.

Luzapen eskabidea.

Dokumentazioa

  • Inprimakia.
  • Titularren eranskina (inprimakia) erosle edo eskualdatzaile bi baino gehiago badago.
  • Jabetza eskrituraren kopia (salerosketa, jaraunspena, epaia ...).
  • Heriotza-ziurtagiria.
  • Azken nahien ziurtagiria.
  • Testamentuaren kopia (halakorik bada).
  • Familia-liburuaren kopia.
  • Jaraunsleen identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea ...).
  • Heriotza-ziurtagiria.
  • Etxebizitzan erroldatuta dauden oinordekoen errentaren edo diru-sarreren aitorpenaren kopia (heriotzaren aurreko urtekoa).
  • Eskualdatutako higiezinen katastro ziurtagiria (Arabako Foru Aldundiarena) edo OHZren azken ordainagiria.

Zenbatekoa

Ogasun eta Ekonomia Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Gainera, interesdunek eskatuz gero, kalkuluak eta aldez aurretiko kalkuluak kalkuluak eta aldez aurretiko kalkuluak ere egin ditzake.

Araudia

Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala (4. udal ordenantza fiskala).

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan

Izapideak Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan aurrez aurre egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik:

Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea

Ebazteko epeak

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.